Borrar

Orio

Herri aitortzako ekitaldia, urtarrilak 4ean egingo da Arraunetxen

A. E.

ORIO.

Viernes, 27 de diciembre 2024, 19:09

Larunbat honetan egitekoa zen herri-aitortzako ekitaldia, baina astebete atzeratzea erabaki du Udalak, omenduetako baten agenda-arazoak direla-eta. Ekitaldia, beraz, datorren urtarrilaren 4an egingo da, larunbatean, Arraunetxen, ilun-tzeko 19:00etan hasita, sarrera librearekin. Udalak, ekitaldi publiko horretan, aitortza eta omenaldia egingo die urtean zehar nabarmendu diren oriotarrei.

Orion jende asko dago herriari ekarpena egiten diona, bakoitzak bere eremutik: kultura, kirola, zientzia, gizartea... Ba-tzuk oso agerikoak dira, baina beste batzuk, berriz, isilean pasatzen dira askotan. Guztien ekarria aitortu eta omentzea izango da ekitaldiaren xedea.

Omenduak zein izango diren aukeratzeko prozesua abenduan egin da eta herritarrek izan dute azken hitza: aurrena, oriotarrek proposatu dituzte omendu zitezkeenen izenak, Udalak prestatutako formulario baten bidez. Ondoren, mahai tekniko batek doitu eta ordenatu du zerrenda eta, azken erabakia hartzeko, herriko lau elkarte aukeratu dira zozketaz eta haiek aukeratu dituzte aurtengo omenduak, Udaleko teknikari batekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Herri aitortzako ekitaldia, urtarrilak 4ean egingo da Arraunetxen