Orio

Herri Aitortzaren deialdira hautagaiak aurkezteko aukera

A.E.

orio.

Sábado, 14 de diciembre 2024, 19:20

Nabarmendutako oriotarrei aitortza egiteko ekitaldia antolatuko du Udalak abenduaren 28an. Hautagaiak aurkezteko galdetegia martxan da, eta epea gaur bukatzen da. Proposamena bidaltzen duen herritarraren daturik ez da eskatzen, eta beraz, bidaltzailea erabat anonimoa da Udalarentzat. Hautagai izateko, oriotarra edo Orion erroldatutakoa izan behar da; edo, bestela, herriko kultur edo kirol-elkarteren batean ibilitakoa edo dabilena. Mahai tekniko batek aztertuko ditu proposamenak eta, ondoren, epaimahaiak hartuko du azken erabakia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad