Orio
Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzak oparitzeko deialdia egin duSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzak oparitzeko deialdia egin duA. E.
orio.
Viernes, 20 de diciembre 2024, 20:38
Gabonetan Euskal Herriko zuhaitzak oparitzeko ekimena abiatu du Herrio natur taldeak, ingurumenarekin arduratsuak izan nahi duten eta tokiko landare-espezieak hedatu nahi dituzten herritarrentzat. Horretarako, taldeko kideek hazitako lizarrak, zuhandorrak, hurritzak... doan banatuko dituzte bihar, igandea, tirolinaren ondoko parkean, 11:00etatik 13:00etara.
Ekimenaren helburua da herritarrek opari jasangarriak eta naturarekiko konprometituak egitea. Baina, horrez gain, lorategia, baratzea edo lursaila duten oriotarrei dei egiten diete haiekin harremanetan jartzeko; elkarteko kideak prest daude espazio hori atondu, zuhaitzak lortu, landatu eta gainontzeko lanetan laguntzeko.
San Nikolas festetan egitekoa zen Imanol Ibarguren 3. Memorialeko pilota-partidak bertan behera geratu ziren, pilotalekuko paretetako eta zoruko hezetasunagatik. Pilotalekua ez zegoen baldintza onetan partidak segurtasunez jokatzeko eta Ospele Euskal Pilota Klubak atzeratzea erabaki zuen, Udalarekin hala adostuta.
Ordutik, Udala eta Ospele elkartea harremanetan izan dira, hitzordu berri bat zehazteko, eta, azkenik, abenduaren 27an, ostiralarekin, jokatuko dira norgehiagokak. Memorialeko partidak ez ezik, afizionatuen pilota-partidak ere jokatuko dira egun horretan, 17:00etatik aurrera. Aurrerago zehaztuko du Ospelek pilota-jaialdiko kartela.
Orioko pilota klubak urteak daramatza San Nikolas festetan pilota-jaialdia antolatzen, eta festetako klasiko bat bilakatu da ekimena. Topaketaren atzean musutruk aritzen den jende askoren lana dago. Jaialdiaz gain, esku pilota probatu eta ikasteko aukera eskaintzen die klubak herriko haur, gazte eta helduei, eta horretarako denboraldi osoko ikastaroak eta bestelako saioak antolatzen ditu. Udala oso eskertutako dago klubak urte osoan zehar egiten duen lan eta esfortzuarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.