Orio
Herritarren interesa piztu du Orioko kulturaren Egoeraren Plan EstrategikoakSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Herritarren interesa piztu du Orioko kulturaren Egoeraren Plan EstrategikoakOrioko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean eta herriko eragileen laguntzarekin, landu duen Orioko Kulturaren Egoeraren Plan Estrategikoa (OKEPE) jendaurrean aurkeztu zuen. Saioa zimitorio zaharrean egin zen, eta 70etik gora lagun bildu zituen hitzorduak. Orain, Udalak herritarren eskura jarri du plan estrategikoa, Guk Oriori atarian, Kultur-sarea erronkaren baitako OKEPEren atalean.
Aurkezpen ekitaldian zehar, Anuska Esnal alkateak, Xabi Ibarguren kultura zinegotziak eta Leire Lizarralde Elhuyarreko teknikariak hartu zuten hitza, eta jarraian, zuzeneko elkarrizketak egin zizkien Iñigo Gaiton kultura teknikariak herrigintzan eta kulturgintzan dabiltzan oriotarrei: Marian Lazkano, Manex Barrenetxea, Elena Errasti, Elene Tamayo, Eneko Dorronsoro eta Sorkunde Lizasori.
Herriko sortzaileek ere tokia izan zuten ekitaldian, eta giroa goxatu zuten. Besteak beste, Ane Blazquezek organoan jotako pieza batekin hasi zen ekitaldia, eta hitzartzeen artean, Eneritz eta Leire Illarramendik abesti bat kantatu zuten gitarraren laguntzaz, Aitor Herranzek poesia bat errezitatu zuen Iñaki Gurrutxagak gitarrarekin lagunduta eta, bukatzeko, Gurrutxagak berak bertso sorta bat kantatu zuen.
Modu horretan, urtarrilean abiatutako lanketa prozesua borobildu zen. OKEPE sortzeko prozesuan 64 herritarrek hartu dute parte, norbanako gisa zein elkarteren bat ordezkatuz. Udalaren eta Elhuyarren ikuspegitik, prozesua parte-hartzailea izan da oso, eta egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu dira biak. Dokumentua bera irakurgai dago udaleko web gunean eta Guk Oriori atariko Kultur-sarea orrialdean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.