Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Jende ugari elkartu zen aurkezpenean. Udala

Orio

Herritarren interesa piztu du Orioko kulturaren Egoeraren Plan Estrategikoak

Aurkezpen ekitaldia egin zen Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean eta herriko eragileen laguntzarekin, landu du eta gero

Martes, 29 de octubre 2024, 19:09

Orioko Udalak, Elhuyarrekin elkarlanean eta herriko eragileen laguntzarekin, landu duen Orioko Kulturaren Egoeraren Plan Estrategikoa (OKEPE) jendaurrean aurkeztu zuen. Saioa zimitorio zaharrean egin zen, eta 70etik gora lagun bildu zituen hitzorduak. Orain, Udalak herritarren eskura jarri du plan estrategikoa, Guk Oriori atarian, Kultur-sarea erronkaren baitako OKEPEren atalean.

Publicidad

Aurkezpen ekitaldian zehar, Anuska Esnal alkateak, Xabi Ibarguren kultura zinegotziak eta Leire Lizarralde Elhuyarreko teknikariak hartu zuten hitza, eta jarraian, zuzeneko elkarrizketak egin zizkien Iñigo Gaiton kultura teknikariak herrigintzan eta kulturgintzan dabiltzan oriotarrei: Marian Lazkano, Manex Barrenetxea, Elena Errasti, Elene Tamayo, Eneko Dorronsoro eta Sorkunde Lizasori.

Herriko sortzaileek ere tokia izan zuten ekitaldian, eta giroa goxatu zuten. Besteak beste, Ane Blazquezek organoan jotako pieza batekin hasi zen ekitaldia, eta hitzartzeen artean, Eneritz eta Leire Illarramendik abesti bat kantatu zuten gitarraren laguntzaz, Aitor Herranzek poesia bat errezitatu zuen Iñaki Gurrutxagak gitarrarekin lagunduta eta, bukatzeko, Gurrutxagak berak bertso sorta bat kantatu zuen.

Modu horretan, urtarrilean abiatutako lanketa prozesua borobildu zen. OKEPE sortzeko prozesuan 64 herritarrek hartu dute parte, norbanako gisa zein elkarteren bat ordezkatuz. Udalaren eta Elhuyarren ikuspegitik, prozesua parte-hartzailea izan da oso, eta egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu dira biak. Dokumentua bera irakurgai dago udaleko web gunean eta Guk Oriori atariko Kultur-sarea orrialdean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad