
Orio
Hiru eragilek antolatutako jarduerek bat egingo dute gaur eguerdian Herriko PlazanSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Hiru eragilek antolatutako jarduerek bat egingo dute gaur eguerdian Herriko PlazanAntxon Etxeberria
ORIO.
Viernes, 4 de abril 2025, 20:29
Herriko hiru eragilek antolatutako ekintzak egingo dira gaur Herriko Plazan: Orioko Herri Ikastola Aste Kulturala egiten ari da astelehenaz geroztik, eta gaur kantu-jira egingo dute, kalez kale, 12:00etatik 13:00etara, Herriko Plazatik abiatuta.
Jarraian, 13:00etan, Orioko Euskaraldiaren batzordeak, bere aldetik, Euskaraldiaren Hamalaukoa aurkeztuko du. Maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Euskaraldia, eta ekimenaren Orioko aurpegia osatuko dutenak jendaurrean aurkeztuko ditu batzordeak. Lehen Euskaraldian egin zen bezala, ahobiziz eta belarriprestez osatutako trainerua osatu du batzordeak, nolabait ekimenaren ordezkaria izango dena herrian.
Harribil dantza taldeak, berriz, 30. urteurreneko ospakizuna egingo du gaurkoan. 13:15etik 14:30era, herriko trikitilari eta panderojoleek girotuta, trikipoteoa antolatu dute kalez kale, eta jarraian herri-bazkaria egingo dute, plazan. Bazkalondoan, erromeria izango da Elustondo anai-arreben eskutik.
Herritarrei hiru ekimenetan parte hartzera animatzen zaizue.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mastodonte de Las Contiendas y las diferencias con un mamut
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Orioko Euskaraldiaren ordezkariak eta enbaxadoreak aurkeztu dituzte
Antxon Etxeberria
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.