Orio
Ikastetxeetako matrikulazio kanpaina otsailaren 3tik 14ra bitartean izango daOrio
Ikastetxeetako matrikulazio kanpaina otsailaren 3tik 14ra bitartean izango daA. E.
ORIO.
Jueves, 16 de enero 2025, 20:12
2025ean honetan 2 urte betetzen dituzten haurren matrikulazioa otsailaren 3an zabalduko da eta 14an itxiko da. Aurtengo irailean eskolatuko diren haurrek, beraz, denbora-tarte horretan eman behar dute izena ikastetxeren batean.
Publicidad
Ikastetxe bakoitzak bere aldetik egin dezakeen informazio-banaketaz gain, datorren astean, Udalak Zaragueta eskolako eta Herri Ikastolako informazioa bidaliko du 2 urteko haurrak dauden etxe guztietara, familia horiek Orion dauden aukeren berri izan dezaten. Herritarrek herrian ikasteko aukera egin dezaten sustatu nahi du Udalak horrela.
Informazioarekin batera, Udalak haurraren errolda-agiria ere bidaliko du etxeetara, beharrezkoa baita matrikula egiteko. Era horretara, Udalak tramitea erraztu nahi die familiei, udaletxera etorri beharrik izan ez dezaten agiriaren bila.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.