Borrar

Orio

Inauterietako bazkarirako sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai

Herri bazkaria martxoaren 1ean izango da, pilotalekuan, 350 lagunentzako

A. E.

orio.

Martes, 4 de febrero 2025, 20:24

Martxoaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko dira aurten inauteriak, eta urtero bezala, egun osorako egitaraua antolatu du Orioko Udalak, eragileekin elkarlanean. Tartean, herri bazkaria izango da eguerdian, eta txartelak ostiral honetan jarriko dira salgai, hilaren 7an, turismo-bulegoan 16:00etatik aurrera.

Herri bazkaria pilotalekuan izango da, esan bezala, martxoaren 1ean, 14:30ean, eta 350 lagunentzako lekua izango da. Euskal Parrillaren eskutik, hiru menu ezberdin izango dira aukeran. Helduentzako 01 menuak entsalada mistoa, oilaskoa parrillan, txerri-saiheskiak parrillan eta Ezeizako pasteltxoak ditu, ogia, kafea eta edariak barne, 20 euroren truke. 02 menuak, aldiz, entsalada mistoa, barazki-menestra, lasagna beganoa eta fruta du, baita 20 euroren truke eta ogia, kafea eta edariak barne. Bestalde, haurrentzako menua pateaz, urdaiazpiko-kroketaz, oilaskoa parrillan patatekin eta izozkiaz osatuta dago, 12 euroren truke eta ogia eta edariak barne izanik.

Pertsona bakoitzak gehienez 5 txartel erosi ahal izango ditu, eta hau da bulegoaren neguko ordutegia: asteartean 09:30etik 13:30era; asteazkenetik ostiralera: 09:30 etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara; larunbatetan 09:30etik 15:00etara eta, igandea eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.

Izen-ematea eta antolaketa

San Nikolas festetan bezala, inauterietako herri bazkarian ere parte hartzaileen laguntza beharko da muntaia, desmuntaia eta garbiketa lanetarako. Hala, txartelak erosterako orduan, 5 lagunetik batek izena eman beharko du zeregin horietan laguntzeko; 5 baino txartel gutxiago erosten dituztenek ere aukera izango dute boluntarioen zerrendan apuntatzeko.

Boluntarioek osatutako taldetxoa 11:00etan elkartuko da frontoian, mahiak eta aulkiak behar bezala kokatzeko. Jende asko batuz gero, prestaketa lan horietan ez da denbora gehiegi beharko. Horrez gain, 11:00etan frontoian elkartzen direnek, aukera izango dute mahaiak jarri ondoren haien lagun taldeentzat eserlekuak erreserbatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inauterietako bazkarirako sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai