Borrar
Oriokoren jokalariak Unai Garate zoriontzen, larunbatean partidako lehen gola sartu ondoren. ETXEBERRIA
Jokalari bat gutxiagorekin, baina Oriokok aurrera atera zuen neurketa

Orio

Jokalari bat gutxiagorekin, baina Oriokok aurrera atera zuen neurketa

Unai Garate eta Alex Enparantzaren golekin, Orioko 2-0 nagusitu zen Usurbilen aurka

Lunes, 3 de febrero 2025, 20:23

Preferente mailako Orioko 2-0 nagusitu zen Usurbili, larunbat arratsaldean Mendibelz zelaian jokatutako neurketan. Hiru puntu hauekin, beste urrats bat ematen du Joseba Agirreren taldeak goikaldeko postuengatik borrokan jarraitzeko. Orain hirugarren dira 30 punturekin, Santo Tomas Lizeoa (34) eta Euskaldunaren atzetik (37).

Partida orekatua izaten ari zen, aukera gehiegirik gabe, baina lehen gola 39 minutuan iritsi zen; Unai Garatek sartu zuen Iker Coladok ateratako alboko falta bat burukada eder batekin errematatuz. Iker Colado bera izan zen protagonista ondorengo minutuetan, bi txartel hori jaso baitzituen 41 eta 43 minutuetan eta jokalari bat gutxiagorekin uzten zuen taldea bigarren zati osorako. Dena den, bigarren zatian eta bat gutxiagorekin jokatu arren, taldeak lan bikaina egin zuen eta, partidaren deskontuan, Alen Emparanzak bigarrena sartu eta partida erabakita utzi zuen, hiru puntuak etxean geratzen zirelarik.

Dagoeneko, Keta Getariarekin datorren asteburuan duten derbian pentsatzen jarriak daude.

Ohorezko jubenilak

Ohorezko jubenil mailako taldeak ere garaipen garrantzitsua lortu zuen, 2-0 Touring gainditu ostean. Golak Alex Carrera eta Urtzi Colladok sartu zituzten eta era honetara Gari Aguadoren mutilak maila mantentze aldera beste urrats bat eman dute. Hiru partida jokatu eta bi irabazi dituzte. Asteburuan Lesakan dute hitzordua, Beti Gazteren aurka.

Erregional mailako taldeak 3-0 galdu zuen Urnietaren zelaian. Ohorezko mailako kadeteek 1-1 berdindu zuten Seguran. Ibai Azpirozen mutilak galtzen hasi ziren, baina Iker Zuloagak berdindu zuen norgehiagoka 54. minutuan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jokalari bat gutxiagorekin, baina Oriokok aurrera atera zuen neurketa