Borrar
Eguerdian dantza txapelketa.
Krosa, meza nagusia, dantza txapelketa, pilota, bertsolariak...

Orio

Krosa, meza nagusia, dantza txapelketa, pilota, bertsolariak...

Jueves, 5 de diciembre 2024, 19:16

Gaurko San Nikolas eguneko egitaraua bete-beterik dator. Hasteko, goizeko 10:00etatik aurrera eta Muntoko pasealekuaren ondoko belardian, eskolarteko VI. Kamel Ziani krosa izango da, Orioko Atletismo Taldeak antolatuta. Ondoren, 11:00etan, meza nagusia, Salatxo abesbatzak kantatua. Ordu berean, Haur Hez-kuntzako eta Lehen Hezkun-tzako umeentzat jolasak, ikastolako pergolan. Era berean, herriko txaranga kalez-kale ibiliko da eta 12:00etan dan-tzari txikien dantza sueltoko txapelketa, herriko plazan.

Arratsaldeari dagokionez, 17:00etatik aurrera, pilota partidak, Orioko Euskal Pilota Klubak antolatuta. III. Imanol Ibarguren Memorialeko infantil mailako binakako bi final. Ondoren, afizionatu mailako partidak. Emakumeak: Salsamendi -Arrillaga vs Miren Aldai - Mendizabal eta gizonak: Bengoetxea VI.a- Irazustabarrena vs Orbegozo - Albeniz. Ordu berean, kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eskolako txistulariekin.

Bandaren kontzertua

Arratsaldeko 18:00etan, Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua izango da plazan. Ondoren, San Nikolas festetako omenezko ekitaldia. Gogoratu aurtengo omendua Orioko Erraldoien konpartsa izango dela; 19:00etan, patata tortilla lehiaketa DBHko gaztetxoentzat, ikastolako pergolan, Herri Ikastolak antolatuta eta, 19:30ean, Matraka elektrotxaranga, kalez kale. Gaueko 22:00etan bertso saioa hasiko da Karelan, Errikotxiak antolatuta. Bertsotan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Aitor Ruiz eta Xabat Illarregi eta gaiak jartzen Xabier Sukia.

Azkenik, 23:30etatik aurrera, Akaleia eta Bananas taldeen kontzertuak, plazan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Krosa, meza nagusia, dantza txapelketa, pilota, bertsolariak...