Borrar

Orio

Lehen sorospen pediatrikoei buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak astearterako

A. E.

orio.

Viernes, 17 de enero 2025, 20:11

Haurreskolako guraso-batzordearen ekimenez, lehen sorospen pediatrikoei inguruko hitzaldia emango du Gurutze Gorriak urtarrilaren 21ean, datorren asteartean, arratsaldeko 16:30etik aurrera Maria Maestra Haurreskolan.

Saioan 15 lagunentzako lekua izango da, eta izen-ematea haurreskolan bertan egin behar da. Haurreskolako iragarki-taulan jarrita dago izena emateko orria, eta han apuntatu behar da.

Aurtengo lehen saioa

Haurreskolako guraso-batzordeak antolatutako aurtengo hitzaldi-zikloko lehen saioa izango da. Iaz bezala, aurten ere sorospen pediatrikoei buruzko saioa egingo dute, eta informazio erabilgarria emango zaie gurasoei, zaintzaileei eta haur txikiekin harreman zuzena duten profesionalei.

Izen-ematean 15 laguneko muga gainditzen bada, urtarrilaren 23an bigarren saio bat egitea aurreikusi dute antola-tzaileek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lehen sorospen pediatrikoei buruzko hitzaldia antolatu du Haurreskolak astearterako