Orio
Lerak gabonetako giroan sartuko gaitu Mari Domingi eta OlentzerorekinSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Lerak gabonetako giroan sartuko gaitu Mari Domingi eta OlentzerorekinA. E.
ORIO.
Lunes, 23 de diciembre 2024, 19:59
Urtero bezala, Mari Domingi, Olentzero eta lagunak Oriora etorriko dira gaur, eguberri egunaren bezperan, arratsaldez. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteak Herriko Plazan eskainiko duen txokolate beroarekin, eta 17:45ean hasita, sorginak egongo dira Herriko Plazan, haurren gutunak jasotzen.
Jarraian, 18:00etatik aurrera, pixkanaka, Mari, sorginak, Basandere eta Basajaun, artzainak eta ttuntturroak plazan elkartzen joango dira, eta bertan bilduko dira baita Mari Domingi eta Olentzero ere. Ondoren, guztiak batera, herrian barrena ibiliko dira. Ekitaldia Lera taldeak antolatzen du, Udalaren laguntzarekin.
Mari Domingi eta Olentzeroren etorrela dela-eta, herrigunea trafikoari itxita egongo da 17:00etatik aurrera, eta sarrera-irteerak Txanka-Hondartza bidetik egin beharko dira ekitaldia bukatu artean. Ospakizuna 20:00ak aldera amaituko dela aurreikusten da.
Gozategirekin eta DJ Bonekin hitz eginda, Udalak bihar iluntzerako lotu du haien kontzertua. Herritarrok, beraz, aukera izango dugu, Gabon giro goxoan kontzertu ederra gozatzeko. Mari Domingiren opari ederra izango da!
Egoera zailak aukera ere izaten dira askotan, aprobetxatzen jakinez gero, eta halaxe gertatu da Udalak San Nikolas jaietan behera utzi behar izan dituen kontzertuekin. Udalaren helburu nagusienetako bat zaintza da eta horrelako erabakiak honela ulertu behar dira.
«Mila esker Gozategi taldeko lagunei eta DJ Boni, aldaketa egiteko eman dizkiguten erraztasunengatik!», adierazten dute udaletik. Gogoratu, biharko Gozategiren kontzertua 20:00etan hasiko dela eta DJ Bon, gaueko 22:00etatik aurrera izango dela, biak herriko plazan. Giro bikaina espero da.
Orioko Kepa Loidi harategiak Santo Tomas egunean Donostian ospatzen den txistor lehiaketa irabazi berri du. Badakigu, ezagutzen dugu, Kepa Loidiko generoa eta lehiaketa garrantzitsu hau irabazteak, bertan egiten duten txistorra goiko mailan jartzen du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.