Defentsa lan ona egin eta porteria hutsean utziz amaitu zuten.

Orio

Lezon Allerruren aurka irabazita, gora begira dago berriro Orioko

Joseba Agirreren taldea laugarren jarri da; Euskalduna, Santo Tomas Lizeoa eta Roteta ditu aurretik

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:41

Garaipen garrantzitsua Preferente mailako Oriokorentzat, 0-1 Lezon, Allerruren aurka. Partidako gol bakarra Daniel Carmonak sartu zuen 54. minutuan; Allerru lehen zatiaren bukaeran jokalari bat gutxiagorekin geratu arren, estu jarri zuen eta Oriokok bukaeraraino gogor borrokatu behar izan zuen hiru puntuak eskuratzeko. Aipamen berezia zaleei, beste behin ere funtsezkoak izan baitziren garaipena lortzeko. Hiru puntu hauekin, Joseba Agirreren taldea laugarren jarri da 27 punturekin, Roteta (29), Santo Tomas Lizeoa (33) eta Euskaldunaren atzetik, hauek 36 punturekin eta mailaz igotzeko faborito nagusiak. Dena den, oraindik puntu asko geratzen dira jokoan.

Publicidad

Emakumeek ere irabazi

Emakumeen taldeak ere garaipena lortu zuen, 1-2 Usurbilen. Haizea Nichaoinnealain eta Uxue Zubielki izan ziren goleatzaileak. Usurbilek markagailua estutu arren, Aitor Arregi entrenatzaile duten neskek merezitako puntuak eskuratu zituzten. Orain sailkapenean hirugarren dira Debagoiena eta Seguraren atzetik.

Futbol arloko albiste onekin jarraituz, ohorezko jubenil mailako taldeak ere 3 puntuak lortu zituen, Añorgan, 2-3 emaitzarekin. Golak Jon Escudero, Paul Ostolaza eta Paul Laskibarrek sartu zituzten, garaipenaren gola 84. minutuan. Dudarik gabe, mailari eusteko bidean, urrats garrantzitsua.

Ohorezko kadeteek, berriz, galdu egin zuten, 1-2, Ostadarren aurka; 0-2 galtzen jarri ziren, Julen Durandegik markagailua estutu zuen, baina ezin berdinketa lortu. Errepasoa amaitzeko, infantil handi mailako taldea 2-4 nagusitu zen Elgoibarren. Txema Rauleagaren mutilek partida borobila jokatu zuten. Golak Luka Azkue, Amets Jaio, Nakor Vicente eta Aitor de la Canalek sartu zituzten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad