Borrar

Orio

Lilatoiaren inguruan entrenamenduak prestatzeko bilera gaur Saregilen

A. E.

orio.

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:06

Hilabete buru burutuko den Lilatoia prestatzeko aukera emango du Saregilek eta honen inguruan hitzegiteko, bilera antolatu da gaur arratsaldean, 18:30ean Saregile bertan (Kale Nagusia, 17). Helburua lasterketa hau elkarrekin prestatzea da eta honetaz mintzatuko dira gaurko hitzorduan, deia korrika egitera anima-tzen diren emakume guztiei luzatzen zaielarik. Aurtengo Lilatoiak 35. edizioa beteko du eta otsailaren 23an egingo da, Donostian.

Emakumeen lasterketa honek urtero sekulako arrakasta izaten du, eskualdeko partaidetza zabalarekin, tartean Oriotik joandakoak. Berdintasuna aldarrikatuz, adin guztietako milaka emakumek egiten dute bost kilometroko ibilbidea.

Beraz, gaurko bilera irekian entrenamenduak noiz egin erabakiko da; ahal den emakume kopuru handiena bil-tzeko entrenamendu saioak antolatuko dira, gero otsailak 23an Donostiara guztiak elkar joateko. Emakumeei egitasmoan parte hartzera animatzen zaizue.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lilatoiaren inguruan entrenamenduak prestatzeko bilera gaur Saregilen