Orio
Martxan da 'Arnasetik' bideo sormen lehiaketa gazteentzatSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Martxan da 'Arnasetik' bideo sormen lehiaketa gazteentzatEl Diario Vasco
Orio
Martes, 17 de septiembre 2024
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin deituta, abian jarri berri da urteroko 'Arnasetik' izeneko bideo-sormen lehiaketa, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH5etik DBH4ra). Ekimenak gogoeta piztu nahi du udalerri euskaldunetako gazteen hiz-kuntza-ohituren inguruan, tek-nologia berriak erabiltzeko daukaten ohitura eta erraztasuna baliatuz. Aktore-lanak edo bideo-grabazioa eta edizioa gustatzen zaien gazteak ditu helburu lehiaketak. Banaka aurkeztu daitezke lanak, edo taldeka, edo ikastetxearen izenean. Gehienez, 2 minutuko bideo laburrak dira egin beharrekoak. Urriaren 31 izango da lanak aurkezteko azken eguna eta Udalak herriko gaztetxoak animatu nahi ditu parte hartzera.
Guztira 2.000 euro egongo dira saritan, 4 kategoriatan banatuta. Kategoria bakoitzak 500 euro balio duen saria izango du. LH 5-6 kategoriako lanik onena; DBH 1-2 kategoriako lanik onena; DBH 3-4 kategoriako lanik onena eta, publikoaren saria (500 euroko saria). 500 euro balio duen sari bakoitza IrisarriLand-en, Durangoko Azokan edo EITB-ko Goazen! eta Irabazi arte! telesailen merchandising-ean tru-katu ahal izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.