Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Mikel Ansola gaur Orion izango da.
Mikel Ansola organo-jotzailearen kontzertua gaur iluntzean, elizan

Orio

Mikel Ansola organo-jotzailearen kontzertua gaur iluntzean, elizan

Jaiotzez Markina-Xemeingoa, 2021eko urritik Stuttgart-eko Petruskirche elizako organista titularra da

Jueves, 21 de noviembre 2024, 19:33

Gipuzkoako Organoak XXXV. Zikloaren baitan, Mikel Ansola organo-jotzaile bizkaitarrak kontzertua emango du San Nikolas elizan, gaur, ostirala, iluntzeko 20:00etan hasita.

Ansola, Markina-Xemeinen jaio zen 2000. urtean. Bere herrian eta Ondarroako musika eskolan hasi zituen bere musika ikasketak, eta Bergarako musika eskolan jarraitu zuen organoa ikasten. 2018 eta 2021 artean Musikene Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian hasi zituen Goi-Mailako ikasketak, eta 2023an bukatu zituen Stuttgart-eko HMDK eskolan; egun, Master ikasketak burutzen ari da unibertsitate horretan, eta 2021eko urritik Stuttgart-eko Petruskirche elizako organista titularra da.

Gaztetatik aritu da kontzertuak eskaintzen Espainian eta Alemanian; bakarlari lanetan, lau eskutara edo abesbatzak lagunduz. Bere hurrengo ekitaldiei dagokienez, urtarrilean Bartzelonako Katedralean egingo den XXXV. Kontzertu zikloan izango da.

Hauxe izango da Orioko emanaldiko programa: Franz Tunder (1614- 1667) - 'Praeludium II in g'; Georg Böhm (1661-1733) – 'Choralpartita', 'Herr Jesu Christ, dich zu uns wend'; Dietrich Buxtehude (1637- 1707) – 'Praeludium in g-moll, BuxWV 148'; Johann Sebastian Bach (1685-1750) – 'Praeludium und Fugue in a-moll, BWV 551'; Charles-Marie Widor (1844-1937) – 'Symphonie No.9 in c minor, Op.70' 'Gothique': II. Andante Sostenuto eta Johann Sebastian Bach (1685-1750) – 'Passacaglia und Thema Fugatum in c-moll, BWV 582'.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mikel Ansola organo-jotzailearen kontzertua gaur iluntzean, elizan