Asian barrena egindako bizikleta bidaia kontatuko du Asier Arroitak.

Mintzalagun programaren ikasturte amaierako ekitaldia gaur

Asier Arriolak 'Txiribuelta: Bidaia frustatu baten abentura ederra' saioa eskainiko du Arraunetxen

Jueves, 10 de junio 2021, 00:02

Iritsi da ikasturte amaiera eta gaur arratsaldean Orioko Arraunetxen ekitaldi bat egingo da urritik ekainera Mintzalagun programan parte hartu dutenekin. Nahiz eta egoerak asko lagundu ez, guztira 17 taldetan elkartuta, 65 pertsona inguru ibili dira mintzalagun programan ikasturtean zehar Orion, Zarautzen eta Zumaian.

Publicidad

Ikasturte amaierako ekitaldia gaur, arratsaldeko 18:30ean egingo da Arraunetxen. 'Txiribuelta: Bidaia frustratu baten abentura ederra' emanaldia eskainiko du Asier Arroita informatikari eta argazkilari bizkaitarrak.

2019ko irailean hasi eta 7 hilabetez Asiako 10 herrialdeetan barrena bizikletaz egindako bidaia kontatuko du Arroitak. Bidaian ikusi eta ikasitakoa partekatuko du Arroitak; zeharkaldian bizi izandako pasadizoak eta abenturak kontatzeaz gain, Asiako paisaien eta herritarren erretratuak erakutsiko ditu.

Udan ere, euskaraz seguru

Ikasturtea amaituta, udan ere osatuko dira euskaraz praktikatzeko Mintzataldeak. Euskaraz praktikatzeko talde txikiak sortuko dira eta parte hartzea dohainik izango da. Jakina, saio guztietan prebentzio eta segurtasun neurri guztiak bermatuko dira. Izena emateko epea bihar bertan amaituko da. Argibideak jaso edo izena emateko, jarri harremanetan telefonoz 625 485 215 edo, emailez urolakosta@aek.eus

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad