Orio
Orio eta Aiako Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko deialdiaSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Orio eta Aiako Euskaraldiaren dinamizatzailea kontratatzeko deialdiaA. E.
orio.
Miércoles, 11 de diciembre 2024, 20:07
Euskaraldiaren 4. edizioa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta Euskaltzaleen Topaguneak pertsona bat kontratatuko du, Orion eta Aian edizio honetako lanak koordinatu eta dinamizatzeko. Urola Kostako Udal Elkartearekin lankidetza-hitzarmena sinatu du Euskaltzaleen Topaguneak eta horren bidez finantzatuko du kontratazioa.
Lankidetza-hitzarmenaren arabera, Euskaltzaleen Topaguneak hiru langile hartuko ditu gure eskualdean proiektua dinamizatzeko: bat, Aian eta Orion aritzeko; bestea, Zarautzerako eta beste bat, Zumaia eta Getariarako.
Dagoeneko martxan daude hiru dinamizatzaileak aukeratzeko lehiaketak; 6 hilabetekoak izango dira kontratuak, egun erdikoak: 2025eko urtarrilaren 7tik ekainaren 6ra.
Hautagaiek bete beharreko baldintzak hauek dira: Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz).
Orio, Aia eta eskualdea ezagutzea; euskaltzalea izatea eta euskalgintzaren ezagutza izatea; jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea; lanerako autonomia maila altua izatea ezinbestekoa da; ordutegi -malgutasuna izatea ezinbestekoa da...
Lan deildirako izen-ematea Lansarean webgunearen bidez egingo da. Nolanahi ere, deialdiari buruzko argibideak jasotzeko edota curriculumak jasotzeko edota curriculumak bidaltzeko helbidea elektrokinia eskuragarri dago: jon@topagunea.eus
Aurten, lehen aldiz, Gipuzkoako udalerri guztietan banatuko da foru egutegia, doan eta Orion banaketa bihar, ostirala egingo da, goizetik, 10-00etatik 11.00etara, Herriko Plazan.
Argazki lehiaketako irabazleen aukeraketaren ostean, banaketa aste honetan zehar egiten ari da, bihar Orion eta larunbatean, 10:00etatik 11:00etara, Aian, Gozategi enparantzan. Guztira 40.000 ale inprimatuko dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira.
Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan egongo da eskuragarri. Bederatzi egunez, bi furgonetak lurraldea zeharkatuko dute, banaketa bermatzeko.
Egutegiari buruzko informazio guztia eta egun eta udalerrien araberako banaketaren xehetasunak webgunean: www.gipuzkoa.eus/eu/egutegiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.