Orio

Oriok aulki mugikorreko 26 ontzi aurkeztuko ditu gaur Bidasoako uretan

El Diario Vasco

orio.

Sábado, 11 de enero 2025, 20:37

Orio Arraunketa Elkarteak 26 ontzi aurkeztuko ditu gaur eguerdian Bidasoako uretan ospatuko den Gipuzkoako Ibilbide Luzeko txapelketan, 13:30etik aurrera. Gaurkoak Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Distanzia Luzeko txapelketaren hasiera markatuko du.

Publicidad

Oriok aurkezten dituen 26 ontzietatik, 7 infantil mailakoak dira, 19 arraunlarirekin; kadeteetan 8 ontzi uretaratuko dira, eta 25 arraunlari; jubeniletan 7 ontzi, 20 arraunlarirekin eta absolutuetan, 3 ontzi, 11 arraunlarirekin. Denetara 75 arraunlarik ordezkatuko dute Orioko kluba.

Batelen ligan, ez

Adierazi, bestalde, atzo hasi zela Gipuzkoako batel liga eta Oriok ez duela parte hartuko. Klubetik adierazten dutenez, «egutegiagatik, ezinezkoa da arraun eskolan batelak eta aulki mugikorra ondo uztartzea; senior gizonezkoetan, berriz, lehentasuna traineruak dauka eta horri, zortzikoaren praktika ere gehituko diogu».

Hala ere, ligan zeharreko estropada solteetara joateko asmoa du klubak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad