Oso bolada onean dago taldea. Ea berdin jarraitzen duten. ETXEBERRIA

Orio

Orioko, beste hiru punturen bila

Gaur 17:00etan Mendibeltz zelaian, Astigarragako Mundarro taldearen bisita jasoko du

Antxon Etxeberria

ORIO.

Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08

Preferente mailako Oriokok, gaur 17:00etan, Mendibeltz zelaian, Astigarragako Mundarro taldearen bisita jasoko du. Joseba Agirreren taldea oso bolada onean dago, azken sei partidetatik bost irabazi ditu eta bestea berdindu eta bolada honi jarraipena ematen saiatuko dira gaur arratsaldean jokoan jartzen diren hiru puntuak bereganatuz. Ez da neurketa erraza izango, baina zaleen laguntzarekin, ea beste garaipen bat lortzen duten sailkapeneko goikaldean jarraitzeko.

Publicidad

Eguneko egitaraua goizeko 9:00etan zabalduko da ohorezko kadete mailako Orioko-Hondarribia neurketarekin, eta ondoren, 11:30ean, F-8ko infantil neskak, Orioko-Martutene.

Bihar, igandean, partida bakarra Orion, 17:00etan, infantil txiki mailako Orioko-Usurbil.

Oriokoren beste talde guztiek kanpoan jokatuko dute, besteak beste, Erregionalek gaur arratsaldean Astigarragan eta, ohorezko jubenilek Deban Amaikak Bat arerio, baita ere arratsaldean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad