Orio

Oriokok 3 puntu garrantzitsu lortu zituen Euskaldunaren zelaian

A. E.

orio.

Lunes, 9 de diciembre 2024, 20:07

Preferente mailako Oriokok garaipen garrantzitsua lortu zuen pasa den asteazkenean Andoainen, Euskaldunaren aurka jokatutako atzeratutako norgehiagokan. Joseba Agirreren mutilek lehen zati borobila burutu zuten eta 0-3 aurreratu ziren Xanti Garmendia, Harri Bruño eta Mikel Azpirozen golekin. Bigarrren zatian, Euskaldunak ederki estutu eta bi gol sartu arren, hiru puntuak etxera ekarri zituzten (2-3) eta era honetara sailkapenean urrats nabarmena eman dute. Laugarren postuan kokatu dira 20 punturekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad