Borrar
Joseba Agirre. ETXEBERRIA
Oriokoren beste garaipen bat, oraingoan Mundarroren aurka

Orio

Oriokoren beste garaipen bat, oraingoan Mundarroren aurka

Manex Dorronsorok sartu zuen partidako gol bakarra 55. minutuan

Antxon Etxeberria

ORIO.

Martes, 18 de marzo 2025, 08:14

Sufrituta, baina Preferente mailako Oriokok beste garaipen bat lortu zuen, larunbatean Mendibeltz zelaian, Astigarragako Mundarrori 1-0 irabazita. Garaipen estua, nahiz Joseba Agirreren mutilek gol gehiago sartzeko aukerak sortu zituzten. Kontua da hiru puntuak etxean geratu zirela eta taldeak garaipen boladarekin jarraitzen duela, azken zazpi neurketatik sei irabazi eta bestea berdinduta, Ostadar-en aurka Orion.

Zuzeneko arerioek ere ez zuten hutsik egin eta sailkapenean Rotetak jarraitzen du lider 50 punturekin eta atzetik Euskaldunak eta Oriokok berdindurik 46 punturekin. Laugarren Santo Tomas Lizeoa agertzen da 42 punturekin eta bostgarren Ostadar 39rekin.

Zazpi jardunaldi besterik ez dira geratzen Liga amaierarako eta hurrengo asteburuan Oriokok Irunen jokatuko du, Mariñoren zelaian, sailkapeneko erdikaldean kokatuta dagoen taldea.

Mundarroren aurkako neurketan partidako gol bakarra Manex Dorronsorok sartu zuen 55. minutuan. Kostata, baina, esan bezala, merezitako garaipena.

Joseba Agirrek ondorengo hamaikakoa zelairatu zuen: Iker Zabaleta, Anartz Agote, Unai Garate, Manex Dorronsoro, Harri Bruño, Alex Emparanza (79. minutuan, Jon Barrenetxea), Daniel Carmona (75. minutuan Zaki Abdellaqui), Xanti Garmendia (88. min, Ibai Azpiroz), Jokin Camino, Imanol Arruti (66. min, Mikel Azpiroz), eta Iker Colado.

Erregional mailako Oriokok, bestalde, 0-1 irabazten hasi arren Astigarragan Aimar Erkiziak lehen zatitaren erdikaldean sartutako gol batekin, bigarren zatian Mundarrok markagailua irauli eta 2-1 irabazi zuen.

Ohorezko jubenilek 1-1 berdinketarekin amaitu zuten Deban Amaikak Baten aurka jokatutako partida. Ibai Sarasolaren gol batik aurretik jarri zuen Gari Aguadoren taldea, baina, berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Hori bai, Amaikak Bat eta Orioko sailkapeneko lidertzan ditugu biak 17 punturekin, maila eusteko bidea egiten. Helburua oso ondo bideraturik dute.

Ohorezko kadeteek, azkenik, 2-2 berdindu zuten Orion, Hondarribiarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oriokoren beste garaipen bat, oraingoan Mundarroren aurka