Urgente Retenciones en la AP-I por un accidente en el túnel de Lesarri en Bergara, dirección Vitoria
Pagoetako natura-parkeko ondarea ezagutzea izango da egunaren asmoa.

Orio

Pagoetako natura-parkearen eguna izango da larunbatean

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du lehen aldiz, Aiako Udalarekin lankidetzan

Sábado, 1 de junio 2024, 20:20

Pagoetako natura-parkearen garrantzia aitortzeko, hau da, gipuzkoarrei hango landaretzak, faunak, abeltzaintza jarduerak eta aisia aukerek egiten dieten ekarpena goresteko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdea departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko zuzendaritza nagusiak, lehenbizikoz, 'Pagoetako natura-parkearen eguna' antolatu du ekainaren 8an , datorren larunbata. Horretarako, Aiako Udalaren ezinbesteko lankidetza izango du, baita Gipuzkoako Pottokazaleen Elkartearena ere. Natura-parkeko ondarea ezagutzera ematea eta hartaz gozatzeko era asko daudela iradokitzea da egunaren asmoa.

Publicidad

Ospakizuna gauzatzeko, esanguratsua, ederra eta irisgarria den gunea aukeratu da: Iturrarangaña.Parte hartu nahi duten pertsonak Aiako plazan elkartuko dira goizeko 9:00etan eta joateko bi orduko bidea egingo dute oinez. Iturrarangañera ailegatutakoan han izango den pottoka elia bertatik bertara ikusteko eta sentitzeko parada izango dute eta aditu batek natura-parkean betetzen duen eginkizuna azalduko die. Ondoren, basozain batek Basabizin, Aldundiak Gipuzkoako basa-fauna berreskuratzeko Urnietan duen zentroan, artatutako eta sendatutako hegazti bat askatuko du. Segidan palankarien erakustaldia izango da. Burdinazko barra bat ahalik eta urrutiena jaurtitzean datzan jokoa. Hori bukatutakoan musikaren txanda izango da. Hain zuzen, Et Incarnatus talde entzutetsuko soka lauko-boskote batek 'Liliak - Bachen bidaia Karibera' emanaldia eskainiko du Migel Zeberioren zuzendaritzapean.Azkenik, saioa burutzeko, gazta dastaketa (eta salmenta) izango da.

Egun horretan ezingo da (baimenik gabe) Iturraranera autoz gerturatu. Bertako zein Lukungo eta Ibarrolako aisia-lekuetako aparkalekuak itxita egongo dira. Aldundiak doako autobusa jarriko du Oriotik (Txurrukatik eta [trenez iristen direnentzat] Aitzondoko bidegurutzetik) Iturraraneraino. Zerbitzu hori erabiltzeko ezinbestekoa izango da izena ematea (iturraran@gipuzkoanatura.eus edo 943835389 telefonora deituta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad