Borrar
Kamisetak zuriak dira, Orioko erraldoiak konpartsaren logotipoarekin.
Pello eta Nikolasaren kamisetak salgai

Orio

Pello eta Nikolasaren kamisetak salgai

Kamiseta guztiak zuriak dira, eta sei neurritan egin dira

A. E.

orio.

Lunes, 30 de diciembre 2024, 19:49

San Nikolas festetan Orioko Erraldoiak konpartsk omenaldi bat jaso zuen, eta abenduaren 5ean konpartsako kideek bota zuten festen hasierako etxafuegoa. Taldeak urtetan egin duen lan ederrari esker, Pello eta Nikolasak oriotarren maitasuna irabazi dute, eta festetan ondo merezitako igurtzia eman zien herriak. Horrez gain, San Nikolasetan logotipo eta ekipamendu berriak estreinatu zituzten konpartsako kideek, eta dotore jantzita ibili ziren kaleak alaitzen beraien musika jotzen.

Orain, erraldoiek haurren artean duten arrakasta ikusita, Pello eta Nikolasaren kamisetak jarriko dira salgai umeentzat. Orioko Erraldoiak konpartsaren eta Orioko Udalaren elkarlanetik sortu da iniziatiba, eta kamisetak urtarrilaren 2tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan, 9 euroren truke.

Kamisetek aurrean duten marrazkia da Orioko Erraldoiak konpartsaren logotipo berria, eta hori ere Orion sortutakoa da, Popatik estudio kreatiboak egin baitu aldaketa.

Kamiseta guztiak zuriak dira, eta sei neurritan egin dira: 1-2 urte, 3-4 urte, 5-6 urte, 7-8 urte, 9-10 urte eta 11-12 urte. Udalak lehen tirada egin du, eta neurri bakoitzeko 60 kamiseta jarri dira salgai, Turismo Bulegoan.

Urtea amaitzeko, San Silvestre

Urtea amaitzeko, gaur eguerdirako San Silvestre lasterketa antolatu du Kamel Ziani atletismo-taldeak. Goizeko 11:00etan haurrentzat lasterketa eta 12:00etan helduentzat, Ikastola pareko plazatik abiatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pello eta Nikolasaren kamisetak salgai