Borrar

Orio

Sahararen aldeko festa ospatuko da gaur eguerdian

A. E.

orio.

Viernes, 14 de febrero 2025, 20:25

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 50 urte beteko dira otsailaren 27an eta, GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, Sahararen Festa egingo dute gaur bertan, otsailak 15.

Eguerdiko 12:00etan, ikurrina eta Sahararen bandera eskegiko dituzte udaletxeko balkoian, eta sahararren irrintzi berezia botako dute, festari hasiera emateko; 12:30etik aurrera, zuzeneko musika izango da Herriko Plazan, jatorri sahararra duen musika talde baten eskutik.

Bitartean, parrillan egindako haragi-pintxoak eta pastak jateko aukera izango da plazan instalatuko den haiman; haragi-pintxoak 6 euroan eta pastak euro batean.

Palestinaren aldeko saioa

Palestinaren aldeko saio batean parte hartuko dute Danbolineko ikasleek bihar, igandea, Donostian. Udaletxearen parean izango da hitzordua, Alderdi Ederren, 12:00etan. Euskal Herriko txoko askotako ikasleekin batera, Orioko Danbolin Musika eta Dantza Eskolako biolineko eta txistuko zenbait ikaslek hartuko dute parte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahararen aldeko festa ospatuko da gaur eguerdian