Borrar
Orioko herritarrek sahararrentzat iaz entregatutakoa, kaxetan jasota.
Sahararrei laguntzeko janari bilketa egingo da bihar eta etzi

Orio

Sahararrei laguntzeko janari bilketa egingo da bihar eta etzi

'Piztu itxaropena' lelopean abian jarri dute hainbat elkartek ekimena eta beharrezko produktuak bildu nahi dituzte

A. E.

ORIO.

Miércoles, 22 de enero 2025, 20:07

Sahararrei lagundu nahi dietenek, asteburu honetan izango dute horretarako aukera, izan ere bihar, ostirala, eta larunbatean janari bilketa egingo da Eroski handian, hain zuzen, bihar 17:00etatik 20:30era eta larunbatean goizeko 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era bitartean. Beharrezkoak dituzten produktuak jasotzea eskertuko da, besteak beste, dilistak, babarrunak, pasta, hegaluze edo sardina latak, azukrea, konpresak ...

Euskal Herriko eragile desberdinek jartzen dute martxan Sahararen aldeko euskal karabana, aurten 'Piztu itxaropena' lelopean, Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren milaka herritarrei laguntza emateko asmoz.

Kanpainaren barne, era berean, herriko sahararrek ikastetxeetan sentsibilizazio hitzaldiak eskeiniko dituzte. Kanpaina bukatzeko, otsailaren 1ean, larunbata, janari bilketa Herriko Plazan egingo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahararrei laguntzeko janari bilketa egingo da bihar eta etzi