Gaurko bazkari herrikoian 400 herritar bilduko dira Karela kiroldegian.

Orio

San Nikolas jaiak azken bi egunetan sartzen dira, badago oraindik disfrutzeko

Viernes, 6 de diciembre 2024, 18:53

San Nikolas jaiak aurrera darraite, baina oraindik azken bi egunak geratzen dira disfrutatzeko. Honela, gaur, abenduak 7, San Nikolas bigarren honetan, goizeko 11:00etan herri kirolak izango dira haurrentzat plazan, Zaragueta Herri Eskolak antolatuta.

Publicidad

Ondoren, 11:30tan, pintxo dastaketa, Orioko Herri Ikastolako ikasleek antolatuta. Eguerdiko 12:00etan, herri kirol jaialdia, emakumezko kintopekoen harrijasotze txapelketa eta lehian, Goizeder Abendibar, Naroa Arruti, Olaia Esnaola, Maddi Guesalaga eta Udane Ostolaza.

Jarraian, 14:30etan herri bazkaria, Karelan, 400 herritar bilduko direlarik, txartel guztiak berehala agortu zirelarik. Izena eman duten arduradunek 10:00etan egon behar dute kiroldegian, muntaiarekin laguntzeko.

Bazkal ostean, 18:00etan, kalejira Pello eta Nikolasa erraldoiekin, buruhandiekin eta Danbolin musika eskolako trikitilari eta pandero jotzaileekin; 19:00etan, Joselontxos txaranga abiatuko da, kalez kale. Eta eguneko egitaraurekin amaitzeko, gaueko 23.00etatik aurrera, erromeria, plazan, Gozategi taldearekin.

Festetako azken eguna, bihar, goizeko 06:00etan zabalduko da, gaupaseroen argazkiarekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad