Orio
San Nikolas jaietan egoera zailei erantzun behar izan die herriakSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
San Nikolas jaietan egoera zailei erantzun behar izan die herriakA. E.
ORIO.
Martes, 10 de diciembre 2024, 19:57
Ederki hasi genituen festak ostegunean, jai-giro apartan. Baina, bizitzan bezala, espero gabeko gertakariak izan dira aurten sanikolasetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta horia eman zuen larunbatean, haize eta euri gogorrengatik, eta, hori zela-eta, festak berrantolatu behar izan zituen Udalak ordu gutxitan segurtasun neurriak bermatzeko: besteak beste, barrakak itxi, kanpoan egitekoak ziren jarduerak aterpera ekarri (nagusiki kiroldegira eta frontoira), eta Gozategi taldearen eta DJ Bonen kontzertua atzeratu behar izan zuen, baldintza onetan eta merezi duen bezala egin ahal izateko (abenduaren 25ean egingo da, Eguberri egunez).
Udalak eskerrak eman nahi dizkie oriotarrei, inoren gustukoak ez diren neurriak heldutasunez onartzeagatik; eta Gozategi eta DJ Bon musikariei ere, kontzertuaren eguna aldatzeko erakutsi duten prestutasunagatik.
Bestetik, eta are okerrago, herri-mugimenduko kide batek erasoa jasan zuen larunbatean, sare sozialen bidez hasi zena eta herri-bazkarian ere eragin zuena. Hori salatzeko, elkarretaratze jendetsua egin zen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.