Saregilek datozen hilabeteetarako prestatu duen programaren berri eman du. ETXEBERRIA

Orio

Saregile Orioko Emakumeon* Etxeak neguko agenda kaleratu du

Izen emateak zabalik daude datozen hilabeteetarako antolatu dituen lau Ahalduntze Eskola eta beste lau Elkargunerako

Martes, 14 de enero 2025, 20:20

Gabonetako oporrak bukatuta, Saregile Orioko Emakumeen* Etxeak datozen hilabeteetako programaren berri eman du. Ohi bezala, zerbitzu finkoak mantenduko dituzte eta, horrez gain, Ahalduntze Eskolak eta hainbat Elkargune eskainiko dituzte astelehenetik larunbatera. Izen-ematea zabalik dago Saregileren webgunearen bidez, Saregilen bertan ala emailez (saregile@gmail.com).

Publicidad

Lau dira Saregilek modu egonkorrean ematen dituen zerbitzu finkoak: aholkularitza juridikoa, bidelaguntza psikologikoa, sexu- eta bikote-aholkularitza, eta Indarkeria matxistaren arreta eta kasuen bideraketa. Horrez gain, lau Ahalduntze Eskola eta beste lau Elkargune egingo dituzte datozen hilabeteetan.

Hauek dira eskainitako Ahalduntze Eskolak. Batetik, Xilografia linoleo gainean, Oihana Ugarte Iriarteren eskutik, urtarrilaren 21etik otsailaren 25era, astearteetan, 18:00-20:00 artean. Saioak euskaraz izango dira eta prezioa 25 euro da.

Bestetik, Ahalduntzea eta Autoestimua, Pepa Bojo Ballesterren eskutik, urtarrilaren 27tik martxoaren 10era, astelehenetan, 17:30-19:30 artean. Saioak gaztelaniaz izango dira, eta prezioa, 15 euro.

Beste aukera bat, Biodantza, Eider Zubiarrain Bergararen eskutik, otsailaren 5etik martxoaren 26ra, asteazkenetan 16:00 – 17:30 artean. Elebietan izango dira saioak, eta prezioa 20 euro da.

Publicidad

Azkenik, haurdunentzako mugimendu-saioak, Jesica Morales Fracerekin, otsailaren 7tik ekainaren 13ra, ostiralero, 10:00 – 11:30 artean. Saioak gaztelaniaz izango dira, 20 euroan.

Eta jarraian, lau Elkarguneak

Neska gazteak feminismorantz, Saregileren eskutik. Ekainera arte, hilean behin saio bat egingo da, euskaraz.

Munduko Emakumeen Topagunea, Aleksandra Zak-en eskutik. Urtarrilaren 28an hasiko da, eta hilabeteko hirugarren larunbatetan egingo dira saioak, gaztelaniaz. Irakurle taldea ere martxan jarriko da, Nerea Loiola Pikazak gidatuta. Urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra, hileko azken asteazkenetan, 18:30etik 20:00ak artean. Saioak euskaraz izango dira.

Publicidad

Eta ere berean, amatasunak partekatzeko espazioa. Talde autogestionatua da, eta deialdi irekia egiten dute. Parte hartzeko, jarri harremanetan Saregilerekin.

Egitarauaren inguruko informazio gehiago jasotzeko edo Saregilerekin harremanetan jar-tzeko, haien webgunera jo.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad