Ekain pailazoaren saioa izango da Orion.

Orio

Saskibaloia, Ekain pailazoa, talo jana, mus txapelketa Goxua'n salsa taldea...

Sábado, 7 de diciembre 2024, 18:46

San Nikolas hirugarrena eta azken eguna gaurkoa Orion. Gaupaseroen argazkiarekin zabalduko da goizeko 06:00etan azken egun honetako egitaraua. Goizeko 10:00etan, saskibaloi festari eta 3x3 txapelketari hasera emango zaio Karela kiroldegian, Orioko Herri Ikastolak eta Zastek antolatuta. Jarraian, 11:00etan, haurrentzat ikuskizuna plazan, Ekain pailazoarekin. Eguraldiak laguntzen badu behintzat, eguerdiko 12:00etatik aurrera, talo jana antolatu du plazan, Zaragueta Herri Eskolak.

Publicidad

Arratsaldeari dagokionez, 16:00etan, mus txapelketari hasiera emango zaio Arraunetxen, Orioko muslari talde batek antolatuta. Izen ematea, 15:00etatik 16:00etara egin ahalko da. Ondoren, 17:00etan Pello eta Nikolasarekin, buruhandiekin eta Danbolin eskolako trikitilari eta pandero jotzaileekin kalejira herriko kaleetan eta, aurtengo San Nikolas jaiei amaiera emateko. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Goxua´n salsa taldearen kontzertua, plazan. Iruñeko saltsa taldea, hemen ohizkoak ez diren doinu latinoak garatzen dituztelarik.

Ea eguraldiak laguntzen duen eta ez ostiral arratsaldean bezala, pilota jaialdia bertan-behera geratu zelarik pilotalekuko zolua irristakorra zegoelako. Euriaren eta hezetasunaren ondorioz pilotan aritzeko baldintza egokiak ez ziren bermatzen eta pilotarien segurtasuna ere. Jaialdia beste egun batean antolatzeko saiakerak egingo ditu Orioko klubak.

Aristerrazun, erromeria

Gaurko erromeria Andatza auzoko Aristerrazun Elustondo anai-arrebek girotuko dute. Beti bezala, 18:00etatik aurrera, gaueko 21:00ak arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad