Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Txalupa programaren aurkezpena astelehenean egin zen Salatxo ondoko plazan. ETXEBERRIA
Txalupan programa, hizkuntza-integraziorako zailtasunak dituzten Orioko ikasleei zuzendua

Txalupan programa, hizkuntza-integraziorako zailtasunak dituzten Orioko ikasleei zuzendua

Udalak uste du, «programa honen bidez, Orioko herria aurrerapauso handia ematen ari dela herritarren kohesioa hobetzeko»

Martes, 18 de junio 2024, 02:00

Herriko eskoletan ugaritu egin dira, azken urteotan, euskararen bidez integratzeko zailtasunak dituzten ikasleak: kanpotik etorri berri direlako, etxean eta kalean oso inguru erdalduna dutelako... Horien hizkuntza-integrazioa errazteko, errefortzu-eskolak antolatu izan ditu Orioko Udalak urteetan. Nolanahi ere, denborak aurrera egin ahala, Udalak eta ikastetxeek ikusi dute errefortzu-eskolek ez diotela eran-tzun bete-betea ematen gaur egungo erronkei, eta planteamendu globalago baten beharra dagoela, herriko ikasleen premiei behar bezala erantzuteko. Testuinguru horretan sortu da Txalupan programa.

Planteamendu globalago honek barne hartzen ditu, ez bakarrik euskara-eskolak, baizik-eta, baita ere, herriko aisialdi- eta kirol-eskaintza eta bestelako eskolaz kanpoko jarduerak. Herrian antolatzen diren jarduera horiek ez dira iristen ikasle batzuengana, gurasoek horien berri ez daukatelako, edo beren seme-alabentzako modukoak ez direla uste dutelako, edo, besterik gabe, ordaindu ezin dituztelako... Eta, horrela, herriko haurren arteko arrakala sortzen da eskolaz kanpoko jardueretan. Arazo horri ere erantzun nahi dio Udalak Txalupan programaren bidez.

Programaren aurkezpena astelehenean egin zuten Orioko hezkuntza-alorreko eragileek, Salatxo ondoko plazan. Agerraldian hitza hartu zuten Ainara Munduate zinegotziak eta Jabier Zabaleta euskara-teknikariak, Udalaren izenean, eta bertan izan dziren, baita ere, Anuska Esnal alkatea, Julen Idarreta kirol-teknikaria, Ane Esnal Gizarte Zerbitzuetako teknikaria eta herriko hezkuntza-alorreko eragile batzuk: Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola, Danbolin musika-eskola eta Txurrumuski aisialdi-taldea.

Adostasun handia lortu du

Urtebete baino gehiago da Orioko Udala eta herriko hezkuntza-eragileak hasi zirela Txalupan programa lantzen, elkarlanean, baina orain erabaki dute jendaurrean aurkeztea, programak erabat forma hartu duenean. Bilera askoren fruitu da aurkeztutako programa eta adostasun handia lortu du lanketan parte hartu dutenen artean: Udaleko zenbait departamentu, Zaragueta eskola, Herri Ikastola, Txurrumuski aisialdi-elkartea, Danbolin musika-eskola, kirol-elkarteak...

Udalak uste du, programa honen bidez, Orioko herria aurrerapauso handia ematen ari dela herritarren kohesioa hobetzeko. Hori irudikatu nahi du programaren izenak berak ere: «Herritar guztiak txalupa berean nahi ditugu, herriko bizitzan eta gure jardueretan elkarrekin parte hartuz, berdintasunean, eta horretarako tresna da programa hau».

HHtik DBH4ra bitartekoak

Programaren onuradunak hiz-kuntza-integraziorako zailtasunak dituzten Orioko ikasleak izango dira: HHtik hasi eta DBH4ra bitartekoak. Ikasle horiei aukera eskainiko zaie herriko eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko 2024-25 ikasturtean eta 2025eko udan, eta Udalak ordainduko ditu jarduera horien kostuak.

Txalupan programan parte hartzeko, interesatuek herriko bi ikastetxeen bidez aurkeztu behar dute eskaera, datorren uztailaren 5a baino lehen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txalupan programa, hizkuntza-integraziorako zailtasunak dituzten Orioko ikasleei zuzendua