Orio
Udalak gonbita egiten die oriotarrei, herri-aitortzako ekitaldian parte hartzekoOrio
Udalak gonbita egiten die oriotarrei, herri-aitortzako ekitaldian parte hartzekoAzkenean, herri-aitortzako ekitaldia gaur arratsaldean egingo da, 19:00etan hasita, Arraunetxean. Udalak, ekitaldi publiko honen bidez, aitortza eta omenaldia egingo die urtean zehar nabarmendu diren oriotarrei. Orion jende asko dago herriari ekarpena egiten diona, bakoitzak bere eremutik: kultura, kirola, zientzia, gizartea... Batzuk oso agerikoak dira, baina beste batzuk, berriz, isilean pasatzen dira askotan. Guztien ekarria aitortu eta omentzea izango da ekitaldiaren xedea.
Publicidad
Omenduak zein izango diren aukeratzeko prozesua abenduan egin zen eta herritarrek izan dute azken hitza; epea bukatuta, 36 proposamen jaso ditu Udalak. Aurrena, oriotarrek proposatu dituzte omendu zitezkeenen izenak, Udalak prestatutako formulario baten bidez; ondoren, mahai tekniko batek doitu eta ordenatu du zerrenda eta, azken erabakia hartzeko, herriko lau elkarte aukeratu dira zozketaz eta haiek aukeratu dituzte aurtengo omenduak, Udaleko teknikari batekin batera.
Saioa irekia izango da, eta interesa duten herritar guztiek izango dute ikus-entzule gisa joateko aukera. Izan ere, omenduek herritarren beroa jasotzea nahi du Udalak eta, beraz, gonbita egiten die oriotar guztiei ekitaldira azaltzeko. Orioko pertsona ezagunak dira aurtengo omenduak, eta, bakoitzak bere alorrean, ekarpen garrantzitsua egin diote herriari, Udalak eskertu nahi diena gaur arratsaldeko ekitaldi xume baten bidez.
Ekitaldira arte ez dira jakingo omenduen izenak.
Erregeen danborradako azken entsegua gaur eguerdian egingo da, 12:00etan hasita, Ikastolako pergolan. Jakina, erregeak bihar arratsaldean iritsiko dira herrira eta beraiei laguntzen joango da danborrada.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.