Borrar
Verde Prato, bere emanaldi batetan.
Verde Prato bakarlariak Orion apirilaren 11n emango duen kontzerturako sarrerak salgai

Orio

Verde Prato bakarlariak Orion apirilaren 11n emango duen kontzerturako sarrerak salgai

Ahozko euskal tradizioa elektronikarekin eta poparekin uztartzen dituen artista indartsua da Ana Arsuaga tolosarra

El Diario Vasco

ORIO.

Sábado, 22 de marzo 2025, 20:57

Verde Prato izen artistikoa duen Ana Arsuaga musikagile tolosarrak 'Bizitza eztia' lan berria kaleratu berri du. Donato Dozzy italiarrarekin elkarlanean sortutako kantak zuzenean aurkezteko, kontzertua emango du Orion apirilaren 11n, ostiralarekin. Sarrerak martxoaren 19an jarri ziren salgai turismo-bulegoan.

Ahozko euskal tradizioa elektronikarekin eta poparekin uztartzen dituen artista indartsua da Verde Prato. Hirugarren diskoa du hau, eta 'dolce vita' italiarrari egiten dio erreferentzia, euskaraz; izan ere, diskoko kantak Dozzy musikagilearekin elkarlanean sortu ditu hainbat urtez.

Abesti berri horiek martxoaren 13an Bilboko Kafe Antzokian eskaini zituen lehen aldiz, eta aste honetan Donostiako Dabadaba aretoan izan da. Bartzelona eta Paristik bueltan etorriko da Oriora, apirilaren 11n.

Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta publikoak zutik ikus-entzun beharko du kontzertua. Sarrerak esan bezla, salgai daude turismo-bulegoan, 10 euroko prezioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Verde Prato bakarlariak Orion apirilaren 11n emango duen kontzerturako sarrerak salgai