
Orio
Verde Prato bakarlariak Orion apirilaren 11n emango duen kontzerturako sarrerak salgaiOrio
Verde Prato bakarlariak Orion apirilaren 11n emango duen kontzerturako sarrerak salgaiEl Diario Vasco
ORIO.
Sábado, 22 de marzo 2025, 20:57
Verde Prato izen artistikoa duen Ana Arsuaga musikagile tolosarrak 'Bizitza eztia' lan berria kaleratu berri du. Donato Dozzy italiarrarekin elkarlanean sortutako kantak zuzenean aurkezteko, kontzertua emango du Orion apirilaren 11n, ostiralarekin. Sarrerak martxoaren 19an jarri ziren salgai turismo-bulegoan.
Publicidad
Ahozko euskal tradizioa elektronikarekin eta poparekin uztartzen dituen artista indartsua da Verde Prato. Hirugarren diskoa du hau, eta 'dolce vita' italiarrari egiten dio erreferentzia, euskaraz; izan ere, diskoko kantak Dozzy musikagilearekin elkarlanean sortu ditu hainbat urtez.
Abesti berri horiek martxoaren 13an Bilboko Kafe Antzokian eskaini zituen lehen aldiz, eta aste honetan Donostiako Dabadaba aretoan izan da. Bartzelona eta Paristik bueltan etorriko da Oriora, apirilaren 11n.
Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta publikoak zutik ikus-entzun beharko du kontzertua. Sarrerak esan bezla, salgai daude turismo-bulegoan, 10 euroko prezioan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El origen de la expresión 'joder la marrana' y su conexión con el vino
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.