
Orio
Verde Pratoren kontzertuko eta 'Frankenstein agurgarria' emanaldiko sarrerak, eskuragaiSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Verde Pratoren kontzertuko eta 'Frankenstein agurgarria' emanaldiko sarrerak, eskuragaiAntxon Etxeberria
orio.
Martes, 1 de abril 2025
Udalak ostiralean emango du udaberriko programaren berri, baina horren aurretik, datozen egunetan egingo diren bi saio iragarri ditu: apirilaren 6an, igandearekin, 'Frankenstein agurgarria' errezitaldi musikatua, eta apirilaren 11n, ostiralarekin, Verde Pratoren kontzertua. Bi kasuetan, sarrerak salgai jarri dira turismo-bulegoan, eta aurrerantzean online ere eskuratu ahal izango dira.
Ana Galarraga zientzia-dibulga-tzaileak eta Petti musikagileak igande honetan egingo dute 'Frankenstein agurgarria' emankizuna, 18:00etan kultur etxean. Mary Shellyk duela 200 urte pasatxo idatzitako Frankenstein liburutik abiatuta, obra horrek planteatutako galderei erantzuten saiatuko dira ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik.
Sarrerak eskuratu daitezke, 5 euroan, baita turismo-bulegoan ere.
Verde Pratoren emanaldia, aldiz, apirilak 11, ostiralean, izango da, 22:00etan kultur etxean. Ana Arsuaga musikagile tolosarrak 'Bizitza eztia' lan berria kaleratu du Dozzy italiarrarekin elkarlanean, eta doinu berri horiek entzunaraziko ditu Orion emango duen saioan.
Sarrerak 10 euroan erosi daitezke, turismo-bulegoan eta baita online ere.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.