Borrar
Ikasleei literatur eta marrazki lehiaketara lanak aurkeztera animatzen zaie.
Zabalik eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketa

Orio

Zabalik eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketa

Lehiaketara lanak aurkezteko epea martxoaren 28a bitartean izango da zabalik

A. E.

ORIO.

Jueves, 23 de enero 2025, 19:59

Eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketa martxan da, aurtengoa lehiaketaren 38. edizioa delarik. Lanak aurkezteko epea martxoaren 28an bukatuko da eta interesdunek herriko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu ditzazkete beren lanak.

Ondorengo maila hauetako haur eta gaztetxoek har dezakete parte lehiaketan: LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2, DBH3 eta DBH4.

Lehiaketaren oinarriek dioten bezala, lanak euskaraz idatziak eta jatorrizkoak izan beharko dute eta gai aldetik librea. Partaide bakoitzak lan bat aurkez dezake, gehienez, modalitate bakoitzean. Irakasleek animatu egingo dituzte haurrak parte hartzera, baina ez dituzte behartu behar.

Zortzi maila izango dira: Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailak eta DBHko guztiak, maila bakoitzean bi modalitate izango direlarik, ipuina eta olerkia edo bertsoa. Lanak, gehienez, bost orrialde luze izango dira. Parte-hartzaileek oriotarrak izan behar dute edo Orion bizi edo ikasi. Bestalde, lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira eta adierazi beharreko datuak hauek dira: Izen-deiturak, adina eta ikastetxea eta ikasketa maila, datu horiek ipuinaren edo olerkiaren bestaldean adierazi behar direlarik.

Argitaratzen diren lanen egileek saritxo bana jasoko dute. Udalak eskola-maila bakoitzeko bi ipuin eta bi olerkirik onenak argitaratuko ditu. Lanak Orioko bi ikastetxeetako zuzendaritzetan edo Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu behar dira, esan bezala, martxoaren 28a baino lehen.

Epaimahaia Udalak izendatutako bi pertsonek osatuko dute. Adierazi ere, Udalak eskubidea izango duela aukeratutako lanak argitaratzeko. Marrazki-lehiaketa ere martxan da eta bi lehiaketetara aurkeztutako lanik onenak bilduko ditu Udalak argitaratuko den liburu batean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketa