
Orio
'Zaintzaren iruditeriak euskal literaturan' saioaOrio
'Zaintzaren iruditeriak euskal literaturan' saioaEl Diario Vasco
ORIO.
Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:19
Orioko Udalak herriko zaintzaren egoeraren lanketa egiten jarraitzen du, eta martxoko egitarauaren barruan, gaiari lotutako beste saio bat antolatu du: 'Zaintzaren iruditeriak euskal literaturan'.
Publicidad
Hilaren 31n izango da, astelehena, arratsaldeko 17:30ean, Saregilen, eta bi hizlari ariko dira: Uxue Alberdi kazetari, bertsolari eta idazlea eta Iratxe Retolaza literatura-kritikari eta irakaslea.
Saioaren helburua da Euskal Herriko literaturak zaintzaren narratiban eta iruditerian izan duen ekarpena aztertzea. Horretarako, autoreetan eta obretan murgilduko dira; batetik, genealogia txiki bat egiteko, eta, bestetik, literaturak errealitatearekin izan duen harremana landuko dute, zer erreproduzitu duen eta zer puskatu duen ikusteko. Amaitzeko, literaturak zaintzaren eztabaida feministari egindako ekarpena zein den aztertuko dute.
Esan bezala, Uxue Alberdi eta Iratxe Retolaza ariko dira solasean, eta Orioko Zaintza Mahaiko kideek gidatuko dute elkarrizketa. Saioan interesa duen edonork parte hartu dezake, eta ez da aurrez izena eman behar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.