Borrar

Orio

Zuhegan Orio taldeak erraz irabazi zuen La Salle Legazpiren aurka, 43-17

A. E.

orio.

Martes, 14 de enero 2025, 20:20

Zuhegan Orio eskubaloi taldea kupidarik ez zuen izan La Salle Legazpiarekin eta 43-17ko azken markagailuak erakusten duen bezala, garaipen erraza eta beste bi puntu sailkapenaren goikaldean jarraitzeko. Lehen zatian dena erabakita geratu zela esan daiteke 22-8 emaitzarekin. Goleatzaileen artean Amets Furundarena (9) eta Nerea Oteiza (9) aipatu behar eta bi hauekin batera Iraia Fervenza (7), Nora Kortaberria (6), eta Eider Perez (5). Datorren asteburuan Ander Agotek entrenatzen duen taldeak zailtasun gehiago aurkituko ditu bigarren sailkatuaren etxean, Oñatin, Aloña Mendiren aurka.

Euskal Ligako taldeei dagokionez, asteburuan hasiko dute berriro Liga. Kalefit Orio Eragin jubenilek Loiun jokatuko dute, Urdanetaren aurka. Orainartean zortzi norgehiagoka jokatu eta lau irabazi eta beste horrenbeste galdu dituzte. Zipri Orio Eragingo kadeteek ere Loiura bidaiatuko dute. Hauek ere sailkapeneko erdikaldean ditugu, 4 garaipen, berdinketa bat eta 3 porrotekin

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhegan Orio taldeak erraz irabazi zuen La Salle Legazpiren aurka, 43-17