Borrar
Santiago hondartza. Berreskuratze lanak egingo dira bertan.
Santiago hondartzari buruz lankidetza hitzarmen bat onartu da

Santiago hondartzari buruz lankidetza hitzarmen bat onartu da

Santiagoko zati bat Getariako eremuan dago eta bertako lanak egiteko Zumaia eta Getariako udalek hitzarmen bat egin dute

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Viernes, 18 de agosto 2017, 00:51

Santiago hondartzako zerbitzuak hobetzeko hainbat lan egiteko borondatea erakutsi du Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak. Jakina da Zumaiako herri inguruan dagoen hondartza honetako zati bat Getariakoa dela eta uztailaren amaieran, Getariako eta Zumaiako udaletako batzarretan hondartza horri buruzko lankidetza hi-tzarmena onartu zuten. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jasotzen den bezala, Santiago hondartzako eremua bi udalerrien artean banatuta dago, nahiz eta muga zehatza non izan behar den bi udalerrien artean inoiz ez den erabat finkatu. Desadostasun hau historikoa gertatzen da eta bi udalerriek Aldundiari gaia behin betiko finkatu dezan eskatu diote. Hitzarmenak 50 urteko iraupena izango du. Jarraipen, zaintza eta kontrolerako batzordea osatuko da Getariako eta Zumaiako Udaleko ordezkariekin hitzarmenaren aplikazio zuzena bermatze aldera. Hondartzako Ingurumen Berreskurapenaren proiektua laster egingo da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santiago hondartzari buruz lankidetza hitzarmen bat onartu da