DV
ORIO.
Jueves, 18 de octubre 2018, 00:17
Orioko Udalak eta Garabide elkarteak hitzarmena sinatu dute, elkarlan bidean sakontzeko. Hitzarmena sinatzeko ekitaldia Orioko udalbatzarraren aretoan egin zen, asteartean, eta bertan parte hartu zuten Jose Angel Zaldua alkateak eta Andoni Barreña, Garabideko presidenteak. Udalak eta Garabidek 2013an sinatu zuten hitzarmen bat lehenbiziko aldiz eta horren indarraldia 2017an bukatu zen. Orain berritu egin dute eta hitzarmen berriaren indarraldia 2019ko abenduan bukatuko da.
Publicidad
Orioko Udalak diru-laguntzak eman ohi ditu, garapen-bidean dauden herrietan proiektuak sustatzeko, eta, Garabide elkartearekin sinatutako hitzarmenaren bidez, hizkuntza normalizatzeko egitasmoak ere sustatuko ditu.
Garabide elkarteak urteak daramatza kooperazio-ildo berri bat lantzen eta garapen-bidean dauden herrietako hizkuntza normalizatzeko egitasmoak sustatzen, ondorengo helburuekin: lankidetza bideratzea garapen-bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin, euskara eta euskal kultura garatzeko esperientzien trukean oinarrituta; lankidetza-proiektuak abiatzea munduko Hegoaldeko hizkuntza komunitate minorizatuetako eragileekin, hizkuntzaren, kulturaren eta nortasunaren alorretan eta hezkuntzan; sustatzea euskararen eta euskal kulturaren garapenean lanean ari diren erakundeek ..
Hitzarmenean hartutako konpromisoen arabera, Udalak 2.000 euro emango dizkio aurten Garabide elkarteari, munduko hizkuntzen biziberritze proiektuak indartzen laguntzeko. Garabidek azken urteotan abiarazitako proiektuak lehenetsiko dira: hau da, kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, maputxe, guarani eta Yucatango maiekin landutakoak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Los libros vuelven a la Biblioteca Municipal de Santander
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.