Umeen egunean, gaztetxoek buruhandiekin ondo pasatzeko aukera izango dute. ROYO

Costa Urola

Umeen eguna ospatzeko dena prest dute Aian

Miércoles, 7 de agosto 2024, 21:04

San Donato eguna ospatu zuten atzo Aian. Lehene gun handia ospatzeko, Aiako Bolo Txapelketa federatuentzat eta herritarrentzat, Meza nagusia, Herriko Eskuzko Pilota Txapelketaren finalak eta Lady Carrot taldearen kontzertua izan ziren.

Publicidad

Arratsaldean berriz, mus txapelketa, tonbola solidarioa kalejira buruhandi eta trikitilariekin eta Maialen Lujanbio Zugasti, Andoni Egaña Makazaga, Nerea Ibarzabal Salegi, Amets Arzallus Antia, Jesus Mari Irazu Muñoa eta Aner Peritz Manterola bertsolariak arituko ziren kantuan.

Gaur berriz, umeen eguna izanik, 09:30ean diana herriko kaleetan zehar, sorpresarekin. Gero, 10:30ean, haur jolasak (HH2-LH2) antolatu dituzte plazan. 12:00etan, LH3-LH6 mailakoentzat izango dira jolasak plazan.

Arratsaldeko 14:00etan, familien bazkaria hasiko da eta 16:30ean, Ponpotx kultur elkartearen eskutik jolas eta tailer bereziak izango da. Ondoren, kalejira buruhandiekin herriko kaleetan zehar. Gero, dantza egiteko aukera paregabea egongo da, 20:30ean, Arimacool disko festa iragarrita dagoelako eta 22:30ean, disko festaren jarraipena egongo da talde honen eskutik. Goizaldera berriz, 01:00etik aurrera, DJ Indaterekin.

Bihar goizeko 11:00etan, sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka iragarrita daude. Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara, Gaztelu puzgarriak izango dira. Hauek amaitutakoan, kalejira hasiko da buruhandi eta trikitilariekin Herriko kaleetan zehar. Ondoren, plazan Andoni Ollokiegi euskal parrillarekin pintxopotea egingo da. Gaueko 23:45ean hasita, karroza eta ondoren, DJ-ak arituko dira.

Publicidad

Larunbatean, hilak 10, San Lorentzo eguna, jaietako bigarren eguna handian goizeko 07:00etan diana izango da herriko kaleetan zehar. Gero, 07:30ean, gaupaseroen argazkia aterako da. Goizeko 11:00etan, Meza nagusia izango da eta 12:00etan, Pilota partidak antolatu dituzte. Lehen partida (emakumezkoak): Larrarte- Erasun / Arrillaga- Mendizabal. Bigarren partidan berriz, (gizonezkoak): Victor- Albeniz / Orbegozo- Oliden. Ondoren, herriko edadetuei eskainitako bazkaria izango da Arratsaldeko 17:30ean, herri kirol jaialdia izango da. Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa IV. «4 Arroa» harrijasotze finala. Ondoren, kalejira trikitilari eta buruhandien eskutik herriko kaleetan zehar. 20:30ean, Anje Duhalderen emanaldia izango da eta gaueko 23:30ean, Tapia eta Leturia Band eta Kilimak taldeekin erromeria eta goizaldeko 01:00etan, traka zaratatsua festei bukaera emateko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad