Aizarnazabal
Urtzi Gurrutxagak gaur debutatuko du profesional gisa erremonteanAizarnazabal
Urtzi Gurrutxagak gaur debutatuko du profesional gisa erremonteanEl Diario Vasco
Aizarnazabal.
Viernes, 3 de marzo 2023, 21:30
Urtzi Gurrutxagak profesional gisa debutatuko du gaur erremontean. Debuta Hernaniko Galarreta pilotalekuan izango da, 16:30etik aurrera, Zaldua I.a izango du bikotekide, eta Goikoetxea V.ak eta Aiestaran VI.ak osatutako bikotearen aurka arituko dira.
Publicidad
Urtzi Gurrutxagak Oriamendi 2010 enpresarekin emango du profesionaletarako jauzia. Urtzik 22 urte ditu eta txikitandik izan zuen garbi pilotak betetzen zituela bere kirol jardueretako pentsakizunak; futbola ez zuen hain gustuko. Frontoiak erakartzen zuen beti eta sei urterekin Azpeitiko pilota eskolan aritzen zen; hortik aurrera, Zestoa eta Lazkaon aritu zen.
Zoritxarrez, eskutako arazoak tarteko, pilota uztea erabaki zuen, baino frontoia zeharo utzi aurretik, erremontean probatzen hasi zen. Aizarnazabalen gaur egun Beñat Segurolak jarraitzen du erremontean baino aurretik, besteak beste Zubizarreta, Zulaika, eta Joseba Etxabe aritu izan dira eta azken honek animatu zuen benetan erremontean probatzera.
Txikitandik frontoiak hain ondo ezagutzeak asko erraztu dio Urtziri erremontean aritzeko bere buruarekiko sena eta konfidantza. Erremontean, eskubiko eskua soilik erabili behar da pilota bueltatzeko eta horrek hasieran sorbaldako minak ere eragin zizkion; gaur egun Azpeitiko EFIKekoekin aritzen da astean behin eta sorbaldaren posturak eta bere gainkargak arintzen lagundu diote. «Orain oso gustura aritzen naiz frontoian, nire ingurua hobeto kontrolatzen dut», dio Urtzik.
Ilusioa begietan nabari zaio, egun berezi horretarako urduri dago baino eguna iristeko gogoz ere bai; 2021eko uztailean hasi zen serioski erremontean eta profesionaletara igotzeko aukera hau aprobetxatu nahi du. Asko zaintzen dela dio, lagunekin parrandara irtetea gogoko baldin badu ere bere adineko edozein gazte bezala, eman zaion aukera honi oso ondo erantzungo diola dio eta bizitza ordenatu eta disziplinatuko bidean doa.
Publicidad
Galarretan lehen astean lau partidu izaten ziren, orain ordea, astean behin izaten dira partiduak eta jendea ere asko urritu da; badirudi halere, telebista eta hainbat komunikazio erabide tarteko, erremontea piskanaka goruntz doala. Gaur egun, Oriamendi 2010 enpresak kudeatzen du Galarreta eta 28ren bat erremontista daude.
Urtzi da denetan gazteena, eta «aldageletako giroa ikaragarrizko ona da, denek oso ondo hartu naute», dio. Lana eta erremontea uztartzea ez da hain erraza, bere lanetik ateratzen baitu Urtzik soldata: «erremonteko lan saria niretzat extra bat da eta oso ondo datorkit, oso gustura nago alde horretatik, eta sakrifizio txiki bat egiteko prest nago, bizitzako aukera paregabe honen aurrean».
Publicidad
Azkenik, Urtzi Gurrutxagak «eskerrik beroenak» eman nahi dizkio Joxe Mari Barrenetxea, Oriamendiko lehendakariari aukera hau emateagatik eta baita Joseba Etxaberi ere, bere laguntza guztiagatik. «Ezin ahaztu etxekoak eta lagunak, noski! Zorte on Urtzi, Aizarnazabalgo lagun taldea Galarretan izango duzu zu animatzen!», animatu dute.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.