Usurbilgo Udala
'Gerraren memoria'

36ko gerrak Usurbilen izandako eragina agerian uzteko ibilbidea

Larunbat honetan, urriak 5, eskainiko da lehen aldiz eta ostean nork bere kasa bisitatu ahalko du ezarri diren totemak jarraituz

J. A.

Lunes, 30 de septiembre 2024, 12:45

Ezagutza pilatu ordez, elkarbanatu eta denen eskura jarri. Leitmotiv hori buruan izanda gauzatu du Usurbil 1936 oroimen elkarteak 'Gerraren memoria' ibilbidea, udalarekin elkarlanean, herrigunean, 36ko gerrak herrian izandako eragina eta garai hartan jazotako hainbat pasarte agerian jartzeko. Ibilaldiak zortzi geldialdi ditu, herrigunean bertan, eta bakoitzean jasotako azalpenek kontakizun labur bat osatzen dute. Zentzu horretan, «informazioaren koherentzia mantentzeko», ibilbidea geldialdien hurrenkeran egitea gomendatu du elkarteak. Geldialdi bakoitzak bere totema izango du, gutxieneko informazioarekin, eta QR kode bana ere izango dute, gehiago jakin nahi dutenentzat. «Horri esker, nahi duenak ibilbidea bakarka egin dezake edozein unetan».

Publicidad

Larunbat honetan, urriak 5, eskainiko da lehen aldiz ibilaldia Usurbil 1936 oroimen elkarteko kideen eskutik. Agerraldian azaldu dutenez partaide kopuru mugatua izango du, eta, beraz, izena eman behar da, aldez aurretik, 650 Usurbil Biziren webgunean. Doan izango da eta Mikel Laboa plazatik abiatuko da, 18:00etan. Lehenengo saio hori elkarteko kideek eurek gidatuko dute, eta, aurrerago, 650 Usurbil Biziren bidez eskainiko da: data berriak lotu ahala, 650 Usurbil Biziren webgunean kontsultatu ahal izango dira. Gerora, noski, nork bere kasa ere egin ahalko du totemei esker.

Bisita gidatu berriaren aurkezpena baliatu du elkarteak, gainera, beste hitzordu baten berri emateko. Josu Santamarina arkeologo eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan Historia Garaikideko irakasleak hitzaldia emango du, Andatzako lubakietan 2022 eta 2023 udetan egindako indusketen inguruko nondik norakoak eman eta bertan aurkitutako materiala erakusteko. Urriaren 15ean izango da, 19:00etan, Sutegiko erakusketa gelan.

Aurreko legealdian sinatu zen akordioa memoria historikoa lantzeko eta, batik bat, 36ko gerrak Usurbilen izandako ondorioak aztertzeko. Ordutik, Usurbil 1936 oroimen historikoaren elkartea jardunean aritu da eta lan andana egin dute ordutik: gudalekuak berreskuratu dituzte, jazarritako, fusilatutako eta erbesteratutako herritarren azterketa egin dute, testigantzak bildu eta aitortza ekitaldiak antolatu dituzte, besteak beste. Astelehen honetan aurkeztutako ibilbidea zerrenda eta, batik bat, duela hilabete Usurbil 1936 oroimen elkarteak duela hilabete batzuk aurkeztutako Andatzako lubakiak erakusten dituena osatzera dator, Usurbilgo herrigunean gertatu zirenak ezagutarazteko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad