J. Agirre
Sábado, 28 de septiembre 2024, 12:56
Aurreko legealdian sinatu zen akordioa memoria historikoa lantzeko eta, batik bat, 36ko gerrak Usurbilen izandako ondorioak aztertzeko. Ordutik, Usurbil 1936 oroimen historikoaren elkartea jardunean aritu da eta lan andana egin dute ordutik: gudalekuak berreskuratu dituzte, jazarritako, fusilatutako eta erbesteratutako herritarren azterketa egin dute, testigantzak bildu eta aitortza ekitaldiak antolatu dituzte, besteak beste. Astelehenean azken emaitza aurkeztuko da: 'Gerraren memoria' Usurbilgo herrigunean gertatu zirenak ezagutarazteko.
Publicidad
Izan ere, aurten, 36ko gerrak mendian utzitako lubakiak eta arrastoak berreskuratu, bidea markatu eta panelak eta QR-z hornitutako totemak jarri dituzte, Andatzako oroimen ibilbidea deitu dutena. Aurkezpen ekitaldia astelehen honetan, irailak 30, izango da goizeko 11:00etan Potxoenean eta bertan izango dira Usurbil 1936 elkarteko kideak, Agurtzane Solaberrieta Mesa alkatea eta Ines Azpiazu 650 Usurbil Biziren dinamizatzailea.
Bi erakundeen ateko hitzarmena 2021ean sinatu zen gudalekuen berreskurapena helburu nagusi izanda. Sinadura ekitaldian Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak jada azpimarratu zuen Usurbil 1936 oroimen historikoaren elkarteak egindako «lan handia» eta azken hiru urteetan bide beretik jo dute. Izan ere, hainbat lan eta ikerketa burutu dira udalak egindako kontratazioaren bitartez: artxiboen ikerketa, herritarren parte hartzea bultzatzea eta gerraren aztarnak identifikatzea.
Oroimen historikoa berreskuratzea, Usurbilen 1936ko gerratik hona egia, aitortza eta erreparazioa sustatzea, gerrak eta gerraostekoak ekarritako errelatoa sortzea eta egindako lanketa guztiak gizarteratzea dira elkartearen helburuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.