Borrar

Usurbil

Astelehenetik 16ra bitartean izango da 2024-2025 ikasturteko kirol-ikastaroetan izena emateko epea

Izen-ematea Internet bidez egin behar da, galdetegi bat beteta. Ohi bezala, adin guztietarako ikastaroak eskainiko ditu kiroldegiak, aretokoak zein uretakoak

A. M.

USurbil.

Viernes, 30 de agosto 2024, 19:31

Oiardo Kiroldegiak prest du 2024-2025 ikasturterako ikastaroen eskaintza, eta datorren astean zabalduko du izena emateko epea: astelehenean, irailaren 2an, hasi, eta bi astez egongo da irekita, irailaren 16ra arte. Azken urteetan egin bezala, Internet bidez izango da izen-ematea, galdetegi bat beteta. Izen-emateak eskainitako plaza kopurua gainditzen duen kasuetan, zozketa egingo da: behar izatekotan, irailaren 17an bertan egingo da.

Ohi bezala, aretoko zein uretako ikastaroak eskainiko dituzte, adinaren araberako taldeak osatuta. Baina, horrez gain, bi berrikuntza txertatu dituzte. Batetik, '+1' izendatutako ikastaroak: egun bakarrekoak dira, beste ikastaro bati gehitzeko aukerarekin, edo hori bakarrik egiteko. Bestetik, zenbait ikastaroren ordutegia moldatu dute, 07:10etan eta 15:00etan jarrita, lanarekin uztargarri izaten laguntzeko: Aretoko jarduerak (6-18 urte); Zunba gazte (10-16 urte); Zunba txiki (6-9 urte); Eskalada (6-9 urte); Eskalada (10-14 urte); Eskalada (15-18 urte); Konbinatua (igeriketa + spinning). Uretako jarduerak (0-16 urte); Haurtxoak (0-1 urte); Haurtxoak (2-3 urte): HH3, HH4, HH5, LH1, LH2, LH3 eta LH4-LH6; Igeriketa gazte. Aretoko jarduerak (+16 urte); Spinning; Pilates osasuna; Pilates hastapena; Pilates hobekuntza. 3. adinamantenu gimnasia; zunba; hit; hipopilates; hipopresiboak, konbinatua (spinning + tonifikazioa); konbinatua (spinning + igeriketa); yoga; jarduera fisiko egokitua; eskalada; total training; erditze ondorengo ikastaroa. Uretako jarduerak (+16 urte): haurdunak (pilates + ur jarduerak); aquagym; aquagym +1; hastapena; hobekuntza; errendimendua; konbinatua (aquagym + igeriketa) eta igeriketa +1.

Oiardo Kiroldegitik aditzera eman dutenez galdetegia astelehenean jarriko da martxan, ez lehenago.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Astelehenetik 16ra bitartean izango da 2024-2025 ikasturteko kirol-ikastaroetan izena emateko epea