![Usurbil: Bizipoza elkarteak 'Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da' liburua aurkeztu du](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/19/media/cortadas/78193947--1248x842.jpg)
![Usurbil: Bizipoza elkarteak 'Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da' liburua aurkeztu du](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/19/media/cortadas/78193947--1248x842.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Bizipoza elkarteak 'Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da' liburua aurkeztu du, Usurbilen: Peio Manterola Pavoren ikerketa lana du oinarri lanak, Amagoia Mujika Telleria kazetari usurbildarraren galbahetik pasata, liburu bihurtuta. 'Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen' izenburupean, barne-jardunaldiak egingo dituzte, azaroaren 26an, eta Usurbil aukeratu dute kokapen gisa, zaintza eredua aldatzeko egiten ari den prozesua dela eta.
«Ez du erantzunik ematen, galderak jartzen ditu mahai gainean», esan du idazleak. Ongizate Estatua deitzen denak josi duen sare publikoak ez duela balio herritar guztien beharrak asetzeko azpimarratu du. «Sarearen zuloetatik labaintzen dira haur askoren eskubideak. Orduan, denon ongi izatea, denon ongi bizitzea, ziurtatzen ez duen mundua da».
Bizipozan batzen diren elkarteak zulo horien ondorioz sortu direla gehitu du idazleak. Hori da liburuaren haria, eta horren gainean paratzen direla galderak. Galdera bat dela nagusia esan du Mujikak: «Munduak guztiontzat beharko luke? Eta hala bada, zer falta zaio guztiontzat izateko? Eta nori dagokio falta zaiona ematea?»
'Munduak guztiontzat beharko luke, baina ez da' liburuak eta azaroaren 26ean ospatuko den 'Zaintza sistema publiko-komunitarioaz: elkarrekin hausnartzen, partekatzen eta eraldatzen' jardunaldiak lagungarri izango dira hainbat galderen inguruan elkarrekin hausnartzeko.
Inskripzioa honako helbidean egin dezakete interesdunek: www.labur.eus/bizipozajardunaldia Horrekin batera, aurtengo Durangoko Azokan ere salgai egongo da 10 eurotan eta bizipoza@bizipoza.eus helbidera mezu bat idatzita ere eskatu daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.