Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Lautik bi postu emakumeentzat izango dira. UDALA
Brigadan bost hilabetez lan egiteko  lau lanposturen eskaintza

Brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanposturen eskaintza

Herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua du eskaintzak: abendutik maiatzera, lanaldi osoko jarduna izango dute

El Diario Vasco

Usurbil.

Miércoles, 16 de noviembre 2022, 00:10

Aurten ere Usurbilgo udal-brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanpostu eskainiko ditu udalak, Beterri-Buruntzako enplegu planaren barruan. Herriko langabetuak lan merkatuan txertatzeko helburua du eskaintzak: abendutik maiatzera, lanaldi osoko jarduna izango dute. Izen-emateak Lanbideren bidez izango dira.

Usurbilen bizi diren pertsona langabetuei zuzendutako eskaintza da, eta lautik bi postu emakumeentzat izango dira. Lanpostua lortu ahal izateko, hiru baldintza bete beharko dituzte: Lanbiden lan eskatzaile gisa izena emanda egotea, Usurbilen erroldatuta egotea eta 2021ean programa honen edo gazte enpleguko programaren onuradun ez izatea.

Izen-emateak, zehazki, Lanbideren webgunearen enplegu atalean egin behar dira. Informazio gehiagorako, udaleko enplegu sailera jo daiteke, telefonoz (943 37 19 51) edo enplegu@usurbil.eus helbidera idatzita.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Brigadan bost hilabetez lan egiteko lau lanposturen eskaintza