Secciones
Servicios
Destacamos
J. Agirre
Miércoles, 26 de abril 2023, 19:56
Elhuyarrek, CAFek eta Neikerrek zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzeko antolatutako lehiaketaren sari-banaketa egin dute asteazken honetan Usurbilen. Aurtengo edizioak 41 lan jaso ditu eta epaimahaikideek Judith Zubia (dibulgazio-artikulu orokorraren saria), Mattin Urbieta (egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria), Iñaki Sanz (zientzia-kazetaritza kategorian), eta Aitor Garmendia (Neiker saria) nabarmendu dituzte. Guztiek 2.000 euroko ordaina eta 2.000 euroko ordaina eta Imanol Andonegiren eskultura bana jaso dute.
Horretaz gain, zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz emandako 5.000 euroko dirulaguntza bi proiektuk jaso dute epaimahaiak beka ex aequo ematea erabaki baitu. Jon Sánchez Carrasco donostiarraren 'Semiosi-genesi' proiektua da sarituetako bat, eta bestea, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren 'Ia dena' lana.
Epaimahaiaren esanetan, bi lan horiek adimen artifizialaren ertzak esploratzen dituzte, eta erabateko gaurkotasuna duen gai bati heldu diote hainbat alderdi uztartuta: artistikoa, filosofikoa, soziala eta teknologikoa. Bi proiektuak osagarriak eta bateragarriak dira epaimahaikideen ustetan; hori da beka ex aequo ematearen arrazoia.
Azkenik, Elhuyar Fundazioaren Patronatuak CAF-Elhuyar merezimendu-saria ematen du, euskaren normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendu diren pertsonak omentzea helburu izanik. Aurten, Jacinto Iturbe Barrenetxeak jaso du aitortza hori, euskara eta zientzia unibertsitatearen eremuan zabaltzeko egindako lan eskergagatik eta zientziaren dibulgazioan egindako ekarpen apartagatik.
Saridunak ezagutzeaz gain, aurreko urteko sorkuntza-beka irabazi zuen proiektua ikusteko aukera izan da ekitaldian bertan. Arantzazu Luzarraga bilbotarrak jaso zuen 'Ostutako Paisaiak. Antropozenoaren aztarnak euskal kostaldean' proiektuarengatik. Eskuratutako bekari esker, mapa bat egiteko aukera izan du, eta, ekitaldian egin duen aurkezpen baten bitartez, mapa horrek dakarren informazioa azaldu du. Ekitaldira bertaratu diren guztiek paperezko maparen ale bana jaso dute.
Aurtengo leloaren mezua Isaac Newtonen esaldi honi lotuta dago: «Urrunago ikusi badut, erraldoien sorbalda gainean eseri naizelako izan da», sustatzaileen aburuz horixe baita ezagutza zientifikoaren muina: hutsetik sortzen duen jenioaren estereotipoa alde batera utzita, aurrekoek egindakoaren talaiatik aurrera begiratzen dute ikertzaileek, urrunera, aurkikuntza berriak egiteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.