Urgente Cortada la N-121-A por una colisión entre dos camiones que deja dos heridos graves
Zumarteko ikasleak herriko frontoian eskainitako emanaldi batean.

Usurbil

Datorren ikasturterako eskaintza oparoarekin dator beste behin Zumarte musika eskola

Izen-emateko epea astelehenetik ostiralera zabalduko du, web orriaren bitartez egin edo inprimakia bulegora eramateko aukera emanez

El Diario Vasco

Usurbil

Viernes, 24 de mayo 2024, 21:10

Hamaika herritarren belarriak gozatuak dituzte Zumarte musika eskolan hezitako ikasleek eta aurrerantzean ere hala izan dadin Usurbilko kultur eragile nagusienetakoa den honek datorren ikasturterako eskaintza oparoa prestatu du. Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak sartzen dira Zumartek bere musika arloko profesionalekin osatutako eskaintza oparoan.

Publicidad

Musikak, pertsonaren izaeraren garapenean duen garrantziaz jabeturik eta dakartzan onurak kontutan harturik, gaztetxoak musika munduan sartzen hastea da eskolaren asmoa abesti, ipuin eta dantzen bidez eta honekin batera, belarria eta ahotsa ere landuz. Eta guzti honen gainetik, ondo pasa eta musikarekin gozatzeko aukera ematea.

  • Epea Maiatzaren 27tik 31ra.

  • Nola egin. On-line datuak bete zumarte.eus orrialdean edo inprimakia eskuz bete bulegoan. (Asteartea eta osteguna 10 00-12:30 / 18:00-19:00).

  • Eskaintza Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak.

Txikienetik hasita, Zumarte musika eskolan 4-7 urte bitarteko ikasleentzat Musika txokoa eskaintzen da eta 8-11 urte bitartekoentzako, Musika mintzaira. Hortik abiatutak, musika tresnen aukera anitza da, eta kantu modernoa, abesbatza eta talde instrumentalak ere badute bere toki kuttuna eskolan.

Datorren ikasturterako izen-emateko epea astelehenean zabalduko du Zumartek eta ostirala bitartean egongo da zabalik. Bi modu daude horretarako. Batetik, on-line datuak bete zumarte.eus orrialdean –bertan aurkitu daitezke eskaintzaren xehetasunak– edo inprimakia eskuz bete eta bulegoan ematea (Kale Nagusia, 45). Bigarren aukera hau baliatzeko bi egun daude: asteartea eta osteguna, 10:00etatik 12:30tara eta 18:00etatik 19:00tara.

Instrumentua ikasten hasten direnen artean, tronboia, saxofoia, tronpeta, flauta, klarinetea edo biolina ikasten hasten direnei, nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamainaz), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie.

Publicidad

Heziketa eta dibertsioa uztartuz, lagun giroa jatorrean musikaren mundu liluragarrian barneratzeko aukera paregabea eskaintzen du hortaz Zumartek, bide batez herriko giroa euren ikasleen emanaldiekin alaiatuz eta aberastuz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad