Usurbil
'Egurtzegi', Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzuneaUsurbil
'Egurtzegi', Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzuneaA. MARIEZKURRENA
Usurbil.
Miércoles, 12 de julio 2023, 20:36
Udalak eta Matia Fundazioak Egurtzegi inauguratu dute, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunea. Guztira, 127 erabiltzailerentzako lekua du Egurtzegik: lehenengo egoiliarrak datorren astean sartzea aurreikusten dute. Zazpi bizikidetza unitate izango ditu: 6 adinekoentzat eta bat aniztasun funtzionala dutenentzat. Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Mari Carmen Garmendia Matiako Patronatuko presidenteak, Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Jaione Artieda Egurtzegiko zuzendariak.
Publicidad
Egurtzegi Usurbilgo zainketa-ekosistemaren barruan integratuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zaintza HerriLab estrategiaren barruan. Usurbilek lan handia egin du, azken urteetan, herri zaintzailea izateko norabidean, hurbileko zerbitzuetan eta tokiko zaintza-ekosistema bat sortzen. Solaberrietak, hain zuzen, urteetan egindako elkarlana nabarmendu nahi izan du. «Elkarlana Matia, Foru Aldundia eta Usurbilgo Udalaren artean, bai eta Usurbilen bestelako zaintza eredu bat eta horren jira-biran eraiki beharreko zaintza ekosistema bat sortu eta martxan jartzeko bizpahiru urtez luzatu den parte hartze prozesu zabalean parte hartu duten eragile komunitarioen artean».
Solaberrietak azaldu zuenez, zaintza eredu berriak pertsona bakoitzaren lehentasunak, nahiak eta erabakiak aintzat hartuko ditu, bere bizi-proiektuan hausturarik ez eragiteko. Horretarako, herriko zaintza ekosistemak eskain-tzen dituen aukerak profitatuz, pertsona bakoitzarentzat egokitutako ibilbide osoak eta pertsonalizatuak marraztea da xedea: «Hau da, pertsona bat, zaintza plan bat».
Ekosistema osatzen duten eragileen arteko elkarlana, koordinazioa eta sistematizazioa bermatuko duen antolaketa gorpuzten ari dira, zerbitzuen arteko koordinazioa, koordinazio soziosanitarioa eta komunitatearekin elkarlana bermatzeko: haren esanetan, antolaketa berrian nabarmen handituko da gizarte zerbi-tzuen lidergotza.
Egurtzegik 6.4 milioi euroko finantzaketa izan du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik, Matiak eta aldundiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez (2,8) eta Foru Aldundiak kudeatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik datozen Europako funtsen bidez (3,6). Bestalde, Usurbilgo Udalak %90eko hobaria eman du, Zerga Ordenantzan obrak zergapetzen dituena, eta 480.000 euroko ekarpena egin du irisgarritasun unibertsaleko proiektuari lotuta. Egurtzegi bizitegi-eraikuntza da, eta lehen aldiz diseinatu da etxebizitzaren kontzeptutik, eta ez eredu instituzional tradizionaletik. Printzipio hauetan oinarri-tzen da: Diseinu arkitektonikoa, bizitegi-eredua eta etxean bezala bizitzea bermatuko duena. Horretarako, etxebizitzari buruzko kontzeptua sartu da, logelarena ordezkatuz: pertsonen espazio pribatu bat bermatzen du, etxebizitza bateko gela guztiak barne hartuz. 15 eta 20 pertsona artean biziko diren bizikidetza-unitateen arabera diseinatua. Unitate horiek bi unitate txikitan banatu ahal izango dira.
Publicidad
Eguneko zentroak orientazio erabat komunitarioa du, eta udalerriak erabiltzaileei eskaintzen dizkien aukera guztietara irekitzen da. Pertsonak beren etxeetan jarraitzera bideratutako zerbitzua izango da.
Guztira, 110 bizileku eskain-tzen ditu, 127 lagunentzat. Elkarren artean konektatuta dauden baina modu independentean funtzionatzen duten lau eraikinek osatzen dute. Bizilekuak zazpi bizikidetza-unitatetan biltzen dira, hainbat solairutan. Lau bizikidetza-unitate mendekotasuna duten adinekoei zuzenduta daude; beste bi profil psikogeriatrikoa duten adinekoei, eta horietako bat dibertsitate funtzionala duten pertsonei; bi unitate dituen eguneko zentro bat du, horietako bakoitza 20 pertsonarentzat. Plaza guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin itunduta daude.
Publicidad
Bizilekuetara sartu aurretik, espazio txiki bat dago, pertsona bakoitza irudikatzen duten objektuekin edo altzariekin pertsonalizatua izateko aukera ematen duena; horrela, dementzia duten pertsonei orientazioa eta identifikazioa ematen zaie.
Bizilekuaren gune nagusia logelak eta egongelak osatzen dute. Armairu batek bereizten ditu, pribatutasuna errazteko. Bakoitzak bere komuna du, zaintzaileei lanak egiten laguntzeko adinako dimentsioa duena. Bizilekuaren espazio osoa pribatua izango da, eta, beraz, pertsona bakoitzak altzariz hornitu eta apaindu dezake.Egurtzegik, halaber, komunitateari irekitako zerbitzuak ditu, hala nola ile-apaindegia eta terraza duen taberna-kafetegia, aisialdirako eta bizilagunen arteko harreman informaletarako gune izan nahi dutenak.
Publicidad
Mari Carmen Garmendia Matiako patronatuko presidenteak azaldu duenez, 1579 inguruan zain-tzadun etxebizitzen auzunearen eremuak Egurtzegi zuen izena, eta 1616an Egurtzegi baserrikoa izango zen Katalina izeneko emakume baten erreferentzia topatu dute. Hortik jarri diote, orain, Egurtzegi izena Matiaren gune berriari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.